Skip to main content
bannerra

Esatea Libre

Hasier Arraiz: "Ez dakit bizitzen ari garen hau bakea ote den"

2016-05-04

EH Bilduko legebiltzarkidearekin izan gara Esatea Libre saioan. Azken lau urteotan eginiko urratsei erreparatu diegu, baita etorkizunean egin nahi dituztenei ere. Besteak beste, Espainiako Hauteskunde Orokorrei begira jarri gara, erabakitze eskubideari buruz hitz egin dugu, baita presoei buruz eta gatazkaren konponbideari buruz ere.

Villarreal, Zelaia eta Bengoetxearekin maiatzaren lehenari begira

2016-04-27

Zein bilakaera izan dute lan harremanek? Noren mesedetan aldatu dira? Sindikalgintzak zein jarrera izan du horren aurrean? Adrian Zelaia (Ekai Center), Aitor Bengoetxea (EHUko irakaslea) eta Joseba Villarreal (ELAko ordezkaria) izan ditugu galdera horien erantzunak topatzen.

Laura Perez: "Troikari planto egiten ez badiogu, ez dugu demokraziarik izango"

2016-04-27

Laura Perez Ahal Duguko Nafarroako idazkari nagusiarekin izan gara. Bereziki Nafarroa izan dugu hizpide, azken urteotako kudeaketari buruz aritu gara hizketan, baina Podemosek Espainiako Gobernua osatzeko negoziaketetan izan duen jarrerari ere erreparatu diogu, besteak beste.

Esatea Libre | Laura Perez eta Maiatzak 1

2016-04-27

Laura Perez Ahal Duguko Nafarroako idazkari nagusiarekin aktualitate politikoa aztergai izan dugu. Horrez gain, maiatzaren lehenari ere erreparatu diogu. Horretarako, Aitor Bengoetxea, Adrian Zelaia eta Joseba Villarreal elkarrizketatu ditugu.

Esatea Libre | Aburto, Aztnugal eta Otegi protagonista

2016-04-21

Juan Maria Aburto Bilboko alkatearekin Bizkaiko hiriburuko hainbat konturi buruzko azterketa egin dugu. Horrez gain, mahai inguruan Joseba Sobrino, Jagoba Alvarez eta Julen Arzuagarekin, torturak salatzearen ondorioz, aste honetan egon diren atxiloketei buruz eta Arnaldo Otegiri La Sexta telebista katean eginiko elkarrizketari buruz hitz egin dugu.

Atxiloketen zergatia eta Otegiren elkarrizketa aztergai

2016-04-20

Aste honetako mahai inguruan Joseba Sobrino, Jagoba Alvarez eta Julen Arzuagarekin torturak salatzearen ondorioz egon diren atxiloketei buruz hitz egin dugu, baita Arnaldo Otegiri La Sexta telebista katean eginiko elkarrizketari buruz ere.

 
bannerra

bannerra