Skip to main content

Esatea Libre

Atxiloketen zergatia eta Otegiren elkarrizketa aztergai

2016-04-20

Aste honetako mahai inguruan Joseba Sobrino, Jagoba Alvarez eta Julen Arzuagarekin torturak salatzearen ondorioz egon diren atxiloketei buruz hitz egin dugu, baita Arnaldo Otegiri La Sexta telebista katean eginiko elkarrizketari buruz ere.

Juan Maria Aburto: "AHT-a lur azpitik sartu behar da Bilboko geltokira arte"

2016-04-20

Juan Maria Aburto Bilboko alkatearekin Bizkaiko hiriburuko hainbat konturi buruzko azterketa egin dugu. Besteak beste, Udalen Legeaz, euskararen egoeraz, AHTaz, komertzio txikien egoeraz eta egoera ekonomikoaz galdegin diogu.

 

Esatea Libre | Iker Iraola, Kurdistan eta Espainia eta EAEko hauteskundeen aukerez

2016-04-13

Iker Iraola EHUko irakaslearekin izan gara aste honetan, berarekin euskal estatuari buruz egin duten ikerketa izan dugu aztergai. Horrez gain, Kurdistanek bizi duten egoerari buruz hitz egin dugu bertan izan diren bi euskal herritarrekin. Eta amaitzeko, mahai inguruan Iñaki Soto, Martxelo Otamendi eta Xabier Barandiaranekin Espainiako Hauteskunde Orokorrak errepikatzeko aukeraz eta EAEn egon litezkeen hauteskundeei buruz aritu gara solasean.

Espainian eta EAEn hauteskundeak izango al dira ekainean?

2016-04-13

Aste honetako mahai inguruan Iñaki Soto, Martxelo Otamendi eta Xabier Barandiaranekin Espainiako Hauteskunde Orokorrak errepikatzeko aukeraz eta EAEn egon litezkeen hauteskundeei buruz hitz egin dugu.

Asier Lauzurika: "Kurduentzat erresistentzia bizitza da"

2016-04-13

Asier Lauzurika Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Aratz Estonba abokatua, beste hainbat euskal herritarrekin batera, Ipar Kurdistanen izan dira. Newroz ospakizun eguna bertan bizi izan zuten, eta egunerokotasuna nolakoa den ere ikusi zuten. Bertan ikusitakoa Euskal Herrian kontatzeko konpromisoa hartu zuten, eta horretan ari dira egun.

Iker Iraola: "Euskal herritarren erdia euskal estatuari buruz duen jarrera aldatzeko prest legoke"

2016-04-13

"Euskal estatua irudikatzen" ikerketa egin dute Ipar Hegoa Fundazioak eta Parte Hartuz-ek. Euskal estatuari buruz galdetu diete 2.000 bat herritarri, eta ondorioak gurekin aztergai izan ditu Iker Iraola EHUko irakasleak.

 
bannerra

bannerra