Skip to main content
bannerra

Esatea Libre

Iñigo Cabacasen heriotzatik lau urte igaro badira ere, epaiketarik ez da egin

2016-04-07

Iñigo Cabacas gomazko pilota baten ondorioz hil zenetik 4 urte igaro direnean, gai honi erreparatu nahi izan diogu EAJko Koldo Bilbaorekin,  Sortuko Karmelo Landarekin eta Ahal Duguko Neskutz Rodriguezekin.

Esatea Libre | Gomazko piloten eragina aztergai

2016-04-06

Iñigo Cabacas gomazko pilota baten kolpearen ondorioz hil zenetik 4 urte igaro direnean, gaiari erreparatu nahi izan diogu. Epaiketarik ez da egin oraindik. Gomazko pilotekin ehunka herritar zauritu dituzte, eta horietako biren bizipenek ere lekua izan dute aste honetan. Mahai-inguruan ere, gaia landu dugu Koldo Bilbao (EAJ), Karmelo Landa (Sortu) eta Neskutz Rodriguezekin (Ahal Dugu).

Europa krisian al dago?

2016-03-23

Bruselan egondako atentatuei buruz eta errefuxiatuek egunero bizi duten egoeraz aritu gara aste honetan hizketan. Horretarako, gurekin izan ditugu Gotzon Elizburu (Iratzar Fundazioa), Amaia Martin (Ezker Anitza) eta Josetxo Arrieta (Ahal Dugu).

Eneko Goia: "Metroa Donostian ez, baina lurraldea beste perspektiba batean hartuta, beharrezkoa da"

2016-03-23

Eneko Goia Donostiako alkatea elkarrizketatu dugu aste honetan. AHTaz, hondakinei buruz, errefuxiatuen egoeraz, Udal Legeaz, Donostian egin nahi duten metroaz eta EH Bildurekin duten harremanaz hitz egin dugu, besteak beste.

Esatea Libre | Eneko Goia, Bruselako atentatuak eta errefuxiatuak protagonista

2016-03-23

Eneko Goia Donostiako alkatearekin izan gara aste honetan. Horrez gain, mahai inguruan Bruselan egondako atentatuei buruz eta errefuxiatuek egunero bizi duten egoeraz aritu gara hizketan. Horretarako, gurekin izan ditugu Gotzon Elizburu (Iratzar Fundazioa), Amaia Martin (Ezker Anitza) eta Josetxo Arrieta (Ahal Dugu).

Zer ari da gertatzen Podemosen?

2016-03-17

Errejon eta Iglesiasen arteko desadostasunez asko hitz egin da azken asteetan, eta are gehiago zabaldu da ideia hori Sergio Pascual Podemoseko erakunde idazkaria kargugabetzean. Zer ari da gertatzen Podemosen? Horren inguruan hausnartu dugu Lander Martinez, Iker Casanova, Joseba Sobrino eta Asier Blasekin.

 
bannerra

bannerra