Skip to main content
bannerra

Esatea Libre

Idoia Mendia: "Ezinbestekoa da PP oposiziora pasatzea"

2016-03-16

Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiarekin autogobernu lantaldeaz, erabakitze eskubideaz, Espainiako negoziaketez eta PSE-EEren egoeraz hitz egin dugu.

Esatea Libre | Idoia Mendiari elkarrizketa eta autogobernu lantaldea mintzagai

2016-03-16

Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiarekin autogobernu lantaldeaz, erabakitze eskubideaz, Espainiako negoziaketez eta PSE-EEren egoeraz hitz egin dugu. Mahai inguruan Sergio Pascual Podemosen erakunde idazkariaren kargugabetzearen arrazoiei erreparatu diegu, baita Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldeari ere. Horretarako, gurekin izan ditugu Asier Blas, Lander Martinez, Iker Casanova eta Joseba Sobrino.

Jule Goikoetxea eta Kattalin Miner: "Feminista bazara momentu oro zara, zure bizitza da"

2016-03-09

Kattalin Miner eta Jule Goikoetxearekin izan gara aste honetan. Euskal Estatu Feminista eraikitzearen beharraz hausnartu dugu eurekin. Zergatik da beharrezkoa estatu bat? Zergatik izan behar da euskalduna? Eta feminista?

Otegiren irteerak nola eragingo dio ezker abertzaleari?

2016-03-09

Arnaldo Otegik jendaurrean eginiko lehen hitzak izan ditugu aztergai aste honetan. Horrez gain, Espainiako Gobernuaren egoeraz ere hitz egin dugu. Horretarako gurekin izan ditugu Martxelo Otamendi, Xabier Barandiaran, Arantxa Urretabizkaia eta Beñat Zaldua.

Esatea Libre | Euskal Estatu Feminista eta Arnaldo Otegi protagonista

2016-03-09

Zergatik behar dugu Euskal Estatu Feminista bat? Galdera horri erantzun diogu Jule Goikoetxea eta Kattalin Minerren laguntzaz. Horrez gain, aste honetako mahai inguruan Arnaldo Otegik jendaurrean eginiko lehen hitzak izan ditugu aztergai. Eta Espainiako Gobernuaren egoeraz ere hitz egin dugu. Horretarako, gurekin izan ditugu Martxelo Otamendi, Xabier Barandiaran, Arantxa Urretabizkaia eta Beñat Zaldua.

Esatea Libre | Otegiren irteera eta Espainiako inbestidura saiakera hizpide

2016-03-02

Arnaldo Otegi espetxetik atera eta biharamunean, mahai-inguru berezia egin dugu Esatea Libre saioan. Gurekin izan dira Asier Blas (politologoa), Xabi Jimenez (Ezker Anitza), Karmelo Landa (Ezker abertzalea) eta Neskutz Rodriguez (Ahal Dugu-Podemos). Otegiren irteera ez ezik, Espainiako inbestidura saiakeraz ere hitz egin dugu gonbidatuekin.

 
bannerra

bannerra