Skip to main content

Esatea Libre

Denis Itxaso: "2016ak gure kultura ulertzeko beste modu bat uztea gustatuko litzaidake"

2016-02-10

Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuarekin izan gara. Donostia 2016az, Tabakaleraz, Txillidalekuz eta kulturak ekar lezakeen turismoaz aritu gara hizketan.

Garikoitz Otaño: "Brigadetan ikusten da herri ezberdinek ezinegon berak dituztela"

2016-02-10

2016ko Brigadak aurkeztu ditu Askapenak. Horietan egiten duten lana zein den azaldu digute, baita jaso dituzten bizipenak zeintzuk diren ere.

Esatea Libre | Tortura, Askapena, Indar Gorri eta Espainiako Gobernuaren eraketaz

2016-02-03

Iker Moreno eta Jon Patxi Arratibelek inkomunikazio aldian bizitakoa kontatu digute aste honetan. Horrez gain, mahai inguruan Askapenakoen absoluzioaz, Indar Gorrikoen atxiloketaz, Arraizen inputazioaz eta Espainiako Gobernua osatzeko saiakeraz hitz egin dugu. Horretarako, gurekin izan ditugu Koldo Bilbao (EAJko kidea), Xabi Jimenez (Ezker Anitzako kidea), Gotzon Hermosilla (Berriako kazetaria) eta Neskutz Rodriguez (Ahal Duguko kidea).

Iker Morenoren tortura testigantza

2016-02-03

Iker Moreno 2011n atxilotu zuten, Ekin-eko kide izatea egotzita. Inkomunikazio aldian bizitakoa kontatu digu, baita horrek gerora bere egunerokoan izan dituen ondorioak ere.

aztnugaL = Laguntza

2016-02-03

Jon Patxi Arratibelek aztnugal hitza idatzi zuen bere abizaren ordez Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta zegoenean egin zuen deklarazioan. Apirilean epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean beste lau lagunekin batera, eta bizi izandakoari buruz eta epaiketari buruz hitz egin dugu eurekin.

Esatea Libre | Espainiako Gobernuaren eraketaz eta Donostia 2016ren hasiera ekitaldiaz

2016-01-27

Donostia 2016ren hasiera ekitaldiaz eta Espainiako Gobernuaren eraketaz hitz egin dugu aste honetan. Horretarako, gurekin izan ditugu Josetxo Arrieta (Ahal Duguko kidea), Ion Telleria (Naiz-eko kazetaria) eta Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoako kazetaria).

 
bannerra

bannerra