Skip to main content
bannerra

Esatea Libre

Esatea Libre | Beitalarrangoitia, erabakitze eskubidea eta erraustegia protagonistak

2016-06-08

Elkarrizketako protagonista Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrenda burua izan da. Horrez gain, mahai-inguruan Iñaki Petxarroman, Iraia Oiarzabal eta Xabier Barandiaranek erabakitze eskubideari eta erraustegiari buruz hitz egin dute.

Erraustegia eta erabakitze eskubidea aztergai

2016-06-08

Iñaki Petxarroman (Berriako zuzendariordea), Iraia Oiarzabal (Garako kazetaria) eta Xabier Barandiaranekin (Deustuko Unibertsitateko irakaslea) erabakitze eskubiaren eta erraustegiaren inguruan aritu gara solasean.

Marian Beitialarrangoitia: "Herri honetan gehiengoz onartutakoaren defentsa egin nahi dut Madrilen"

2016-06-08

Aste honetan Marian Beitialarrangoitia, Espainiako Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua, elkarrizketatu dugu. Espainian jarri dugu begirada, baina betiere euskal herritarren ikuspegitik. Horrez gain, udazkenean izango ditugun hauteskundeez, Gipuzkoa Zutik mugimenduaz eta erabakitze eskubidez jardun dugu.

Ekainaren 5eko parte hartze datuak

2016-06-05

Esatea Libre saio berezian, Goierri, Debagoiena, Ispaster eta Azpeitiko Gure Esku Dagoren galdeketen behin-behineko datuak eskaini genituen. Hauek dira, behin-betikoak parte hartzeari dagokionez.

Esatea Libre | Ekainaren 5eko galdeketen saio berezia

2016-06-05

Goierri, Debagoiena, Ispaster eta Azpeitiko Gure Esku Dagoren galdeketen inguruko Esatea Libre saio berezia egin genuen ekainaren 5ean. Eguneko irudiak, adierazpenak eta behin behineko emaitzak eskaini genituen. Mahai-inguruan izan genituen Rebeka Ubera, Koldo Bilbao, Gotzon Hermosilla, Mikel Zubimendi eta Imanol Esnaola. Balorazio gehiagoren bila, zuzenean, bat egin genuen Beasaingo ekitaldi nagusiarekin.

Ilusioarekin eman zuten botoa goierritarrek

2016-06-05

Berezia izan zen ekainaren 5a goierritarrentzat, bertan ekin baitzioten "Gure Esku Dago" mugimenduari gazta zati batetik abiatuz. Hori dela eta, ilusio eta gogo handiz erantzun dute "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" galdera.

 
bannerra

bannerra