Skip to main content

migrazioa

Balestriniren proletargoaren eleberri ikonikoa euskaratu du Katakrak argitaletxeak

2020-01-13
Katakrakek Nanni Balestriniren 'Den-dena nahi dugu' eleberri ikonikoa argitaratu du. Italiako hegoaldetik iparraldera joan ziren proletarioek piztu zuten altxamenduaren kontakizuna da. Aurtengo maiatzean hil zen Balestrini, eta aste batzuk lehenago adostu zuen Katakrakekin eleberria euskaratzea. Zaharkitu ez den nobela da “Den dena nahi dugu”. Egun Afrikatik Europara doazen migratzaileen bizipenekin alderatu daiteke. Toki eta une ezberdinetan ezaugarri ezberdinekin jazo diren gertaera ugari biltzen dituen nobela bat da.
Migratzaile eta errefuxiatuen aurka bere burua gotortzen jarraitzen du Europak

2019-11-14
Inmigrazioaren aurkako neurri gero eta gogorragoak ari dira hartzen estatu europarrak ultraeskuinaren gorakada betean. Bitartean, geroz eta gutxiago dira itsasoa zeharkatu eta kontinente zaharrera iristen diren migratzaile eta errefuxiatuak.
Aita Mari ontzia Pasai Donibaneko portuan dago itsasoratze baimenaren zain

2019-08-29
Aita Mari itsasontzia ekainaren 30ean itzuli zen Mediterraneo itsasotik Grezian errefuxiatuei laguntza ematen aritu ostean. Ordutik Pasaia Donibaneko portuan egon da probak egiteko zain. Aurrekoan bezala, Mediterraneoan erreskatean aritzeko baimena eskatuko dute Aita Mariko kideek. Espainiako Estatuak, ordea, eskatu die itsasoratzeko portu seguru bat bilatu dezatela erreskate baimena eman ahal izateko.
Polizia frantsesak kontrol arrazistak eta itzulketa ilegalak egiten jarraitzen duela salatu dute

2019-04-04
Polizia frantsesak «kontrol arrazistak eta itzulketa ilegalak» egiten jarraitzen duela salatu dute. Irungo Harrera Sareak, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiaren ondoren ere, «itzulketa ilegalek jarraitu egiten dutela» salatu du. Zentzu horretan, adin txikikoen eta turisten itzulketak nabarmendu ditu. Harrera Sareak dokumentatzen duen kasuetako bat Abdelena da, adin txikikoa da eta benetan 16 urte dituela egiaztatzen duen agiria dauka. Abdel Afrika beltzetik dator eta espainiar Estatura iritsi zenean adin nagusiko bezala erregistratu zuten, nahiz eta jaiotza agiria eduki eta bertan jarri 16 urte dituela.
LAB sindikatuak aldarrikatu du kale saltzaile izatea ez dela delitua

2019-03-26
Epailearen aurretik pasa behar izan dute Moussa Sow senegaldarrak kalean pultserak saltzeagatik eta LAB sindikatuko Joseba Albarezek elkartasuna adierazteagatik. Hori horrela, LAB sindikatua egiako epaitegietan elkartu da giza eskubideen alde, pertsona eta langile migranteen eskubideen alde eta erakundeen aldetik egiten den arrazakeria eta kriminalizazioaren aurka. Epaiketa hau bertan behera uzteko eskatu dute. Alde batetik, Josebari mozal legea egotzi diezaiokete elkartasuna adierazteagatik eta Moussa herrialdetik kaleratua izan daiteke.
Migratzaileen eskubideen aldeko manifestazioa Donostian otsailaren 3an

2019-01-30
Aurtengo udan migrazioaren fenomenoak gora egin du Euskal Herriko herrietan, baita, Donostian ere. Hainbat eragilek, taldek eta norbanakok prentsaurreko eskaini dute. Azaldu dute migrazioak parez pare jarritako erronkari herritar gisa ahalik eta erantzunik egoki eta bateratuena bilatzea dela helburua. Horretarako ikusten dute 2 helementu barnebildu behar direla; batetik, instituzioek duten utzikeria eta erantzun eskasaren salaketa dinamika zabal eta iraunkor bat garatzea eta, bestetik, migratzaileei ahalik eta harrera duinena ziurtatzea beraien helburuak lortu bitartean. Horretarako elkarlana beharrezkoa ikusten dute eta hori lortzeko 4 printzipio proposatzen dituzte: Inor ez izatea ilegala, hemen lan edo bizi diren guztiek eskubide guztien jabe izan behar dutela, harrera duin bat jasotzeko eskubidea eta azkenik instituzioei dagokie eskubide guztiak eta harrera duin bat bermatuko zaiela ziurtatzea.
 
bannerra

bannerra