Skip to main content
bannerra

Euskalduna

Ertzaintzak 371 foam-ezko bala jaurti zituen Vox-en ekitaldia defendatzeko egin zuen kargan

2019-09-13
Joan den apirilean Vox alderdi politikoak hauteskunde ekitaldia egin zuen Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren aurkako protestetan jende andana bildu zen. Manifestarien protesten aurka Ertzaintzak kargatu egin zuen, neska bati masailezurra hautsiz bi aldetatik. Ospitaleratu egin zuten eta momentuan ebakuntza egin zioten. Zauritutako neskak adierazi zuen, balak jo aurretik agente bat ikusi zuela berari burura apuntatzen. Honen aurrean, Estefanía Beltrán de Heredia, Eusko Jaurlaritzako segurtasun-sailburuak nabarmendu zuen zuen, Ertzaintzak beharrezkoak ziren materialak erabili zituela egoera normaltasunera ekartzeko. Gaineratu zuen, foam-ezko bala hauek lesio gutxien egiten dituztenak direla.
50 urte bete dira gaur Rikardo Arregi Aranburu hil zela

2019-07-10
Euskal kazetaria, saiakeragilea eta euskaltzalea izan zen. Kulturaren eta euskararen beraren antolakuntza modernoa bultzatu zituen. Andoainen jaio zen 1942ko irailaren 22an. Baina, 27 urte bete gabe hil zen auto istripu batean Euskaltzaindiaren bilera batera zihoala Ramon Saizarbitoriarekin batera. Nabarmenak izan dira berak egindako ekarpenak, eta diseinatu zituen hainbat estrategia gaur egun errealitate bat dira. Euskaldunen alfabetatzea edo euskal kulturaren zabaltzea dira horietako batzuk. Izan ere, Filosofia ikasketak bukatu ondoren Zeruko Argia eta Jakin aldizkarietan lagundu zuen.
Ziklo berriari ekin dio Gure Esku Dagok eta "erreferenduma lege bihurtzeko herri ekimena" abiaraziko du

2019-04-01
Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Gure Esku Dagok ziklo berri bati ekin dio. Batetik, Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek bozeramailetzaren lekukoa Amalur Alvarez eta Josu Etxabururi eman diotelako eta, bestetik, "erreferenduma lege bilakatu" nahi dutela ohartarazi dutelako. Bide horretarako, herri ekimena bultzatuko dute, estatus politiko berriaren eztabaidan agente aktibo bilakatzeko.
Musika música jaialdia ospatuko da asteburu honetan

2019-03-01
Bart eman zitzaion hasiera Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuarekin. 70 kontzertu baino gehiago egongo dira. Aurtengo edizioan bi hiri handiren dinamika kultural eta musikalari eskainiko zaio arreta: Londres eta New Yorki. Euskalduna Jauregian ospatuko da jaialdiaren 18. Edizioa. Jende desberdinarentzako dago tokia jaialdian, afizionatuak, zuzenean inoiz kontzertu bat ikusi ez duten pertsonak, melomanoak, adituak edo haurrak. Hala azaldu digu antolatzaile den Josune Ariztondok. Bilboko Orkestra Sinfonikoak Stefan Asbury zuzendari izanik zabaldu zuen jaialdia. Gershwin, Walton eta Elgarren piezak joaz eman zitzaion hasiera Musika Musikari.
La Navaleko enplegu erregulazio espedientea, epailearen sinaduraren zain

2019-01-29
La Navaleko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko kale nagusian, ordezkari sindikalek lan-aginteekin bilera egin duten bitartean. Hauek, kontsulta-aldiko inpresioak eskatu dizkiete sindikatuei. Bilerako azken unean, konkurtsorako administratzaileak akordioa sinatzeko saiakera berria egin du, langileen ezetza jasoz. Lan aginteek, bildutako informazioa epaileari helaraziko diote, egun batzuen buruan erabakiaren berri emango du, eta normalena, ordezkari sindikalen aburuz, kaleratzeak sinatzea izango da, Enpresa erregulazio espedientea aurrera eramanez.
 
bannerra

bannerra