Skip to main content

aurrekontuak

Markel Olano: "Ekonomikoki eta kudeaketa ikuspuntutik egoera beltza da Gipuzkoan une honetan"

2013-11-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramailea izan dugu. Errauste plantaren proiektua bertan behera geratu denean, jeltzaleek gogor kritikatu dute Bilduren gobernuaren erabakia. Prozesu oso baten amaiera, bertan behera utzi dutela salatu dute.

Esatea Libre | Aurrekontuak hizpide

2013-11-06

Aurrekontuak, Europako hauteskundeak eta Fagor auzia izan ditugu hizpide. EH Bilduko Unai Urruzuno, EAJko Nekane Alonso eta Asier Blas politologoa izan dira gonbidatuak.

EH Bilduko Mahai Politikoak aurrekontuen inguruan ohiko bilera egin du

2020-09-14
Subiranistek adierazi dute aurrekontuak kurtso politiko batean dauden legerik garrantzitsuenak direla, hor finkatzen baitira non eta zein lehentasunekin egingo diren gastu publikoak. Madrilera begira, aurrekontuez gain, Otegik nabarmendu du datozen urteetako norabide politikoa jokoan dagoela.
Gobernuak proposatutako gastu sabaia onartu du Kongresuak

2020-02-27
Gastu sabai berria onartu du gaur madrilen Diputatuen Kongresuak, EAJren aldeko bozkekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Maria Jesus Montero, gobernu bozeramaileak kongresuan bertan azaldu duenez, gastu araua lasaitzeko eskatu zieten EH Bildu, ERC, Compromiís eta Más País alderdiek. Dena den, Monterok kongresuan ebrtan egindako iragarpenaren ondoren abstentziora jo dute EH Bildue ta ERCk. Gauzak horrela, azkenean aldeko 168 bozka, aurkako 150 eta 19 abstentziorekin onartu da gastu sabaia.
EH Bildu eta I-Eren abstentzioarekin onartu ditu aurrekontuak Nafarroako Gobernuak

2020-02-27
Txibiteren agintaldiko lehendabiziko aurrekontuak onartu ditu Parlamentuak. EH Bildutik PSNrekin lortutako akordioa azpimarratu dute nahiz eta gabeziak aitortu dituzten.
Eskubide Sozialen Kartak gaur onartu dituzten aurrekontuak kritikatu ditu

2020-02-27
Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, sindikatu eta eragile sozialek salatu dute gaur Nafarroako Parlamentuak onartutako aurrekontuak ez direla nahikoak gizartearen beharrei eta erkidegoaren erronkei erantzuteko.
 
bannerra

bannerra