Skip to main content

albisteak

Kronologia - Ziklo armatuaren itxiera

2018-05-03

Sortu zenetik 60 urtera itxi du ETAk borroka armatuaren zikloa. Kronologia honetan bildu ditugu erakundearen ibilbideko une esanguratsuenak.

Enpresarekin akordioa lortu dute Gipuzkoako Epaitegi eta Komisaldegietako garbitzaileek

2019-06-26
Kale garbitzaileekiko soldata arrakala %70ean murrizteko prest azaldu da, azkenean, enpresa, bederatzi hilabete greban eta mobilizatzen eman ondoren. Bart gauean lortu zuten azkenean akordioa
Urriaren 16ra atzeratu du Parisek Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindu eskaera saioa

2019-06-26
Urriaren 16ra atzeratu du Parisek Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindu eskaera saioa. Gizarteriaren aurkako krimenak leporatuta eskatu du estatu espainiarrak euroagindua. Epaileak gaur hartutako erabakiaren arabera, ordura arte preso jarraitu beharko du Urrutikoetxeak. Dena den, defentsako abokatuek dagoeneko iragarri dute behin behinean libre uzteko eskatuko dutela. Aste pare batean egin daiteke hori erabakitzeko saioa.
Nevadako Unibertsitateak emakume bertsolarien inguruko liburua argitaratu du

2019-06-26
Nevadako Unibertsitateak emakume bertsolarien inguruko Female improvidational poets ikerketa liburua argitaratu du ingelesez. Emakumeek lehen munduan, eta euskal gizartean zehazki, berdintasuna lortzeko izaten ari diren arazoen berri ematen dute liburuko artikuluek eta bertsolaritzan zein country musikan emakumeek izan dituzten erronkak mahai gainean jarri dituzte argitalpenean. Liburuan, Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Jone Miren Hernandez, Caroline Dufurrena eta Joseba Zulaikak gaiaren inguruan egin dituzten ekarpenak jaso dituzte. Testuingurua dela eta, euskal bertsolaritzaren eta Estatu Batuetako poesia country-aren arteko paralelismoak antzeman dituzte egileek.
Begoña Urroz DRILen biktima izan zela aitortu du Gobernu espainiarrak

2019-06-26
Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentroak egindako txosten baten arabera ez zen ETA izan 1960an haurra hil zuena, DRIL (Directorio Revolucionario Iberico) taldea baizik.
Gipuzkoako papergintza eta grafikagintzako greba jarraipen zabala izaten ari da

2019-06-26
Gaur, Gipuzkoako industria alorreko bi sektoreek, Grafikagintzak eta Paperak, egun osoko greba burutu dute beren hitzarmen kolektiboen defentsan eta benetako negoziazioa aldarrikatzeko. Langileek kontzentrazioa egin dute ADEGIren egoitzaren aurrean. Papergintzaren kasuan, gaurkoa hirugarren greba eguna izan da eta aurreko bi greba egunetan bezala %90ko jarraipena izan du, ekoizpena geldiaraziz. Grafikagintzako sektorean gaurkoa lehenengo greba eguna izan da, eta grebak arrakasta handia lortu du, %80ko jarraipena izan baitu. Bihar, bi sektoreek beste greba egun bat burutuko dute. 12:00etan, manifestazioa egingo dute Tolosako triangulo plazatik.
 
bannerra

bannerra