Skip to main content

albisteak

Lointek Gernikaren garaipen garrantzitsua Europan

2020-01-23
Saskibaloian, Lointek Gernikak garaipen bikaina eskuratu zuen Eurocup-eko Top16ko errondaren baitan. Bizkaitarrek 18 puntutako errenta eskuratu zuten, hungariako Szeksard taldea Malosten 91 eta 73 gainditu ostean. Ondorioz, hurrengo faserako sailkapena gero eta gertuago daukate Mario Lopezen jokalariek.
Athletic eta Reala, aurrera Kopan

2020-01-23
Zuri-gorriek sufrimendu handia pairatu zuten Elx taldearen aurkako kanporaketa gainditzeko. Banako berdinketaren ostean, lehoiek penaltietan lortu zuten final zortzirenetarako txartela. Realak, bestalde, Espanyol kanporatu zuen Anoetan.
Iruñeko udalgintzak udalari eskatu dio haur-eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea berma dezala

2020-01-23
Euskarazko hezkuntza izateko eskubidea aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu du Iruñeko euskalgintzak, otsailaren 1erako, 13:00etan, Iruñeko udal plazan.
Betiseko jokalari ohiek ukatu egin dute dirua jaso izana partidu baten emaitza baldintzatzeagatik

2020-01-23
Antonio Amayak, Jordi Figuerasek eta Xavier Torresek 2014ean euren kontu-korronteetan izandako diru mugimenduak gai pertsonal anitzengatik izan zirela argudiatu dute. Modu honetan, azpimarratu dute ez dutela inoiz dirurik onartu edozein partidu irabazi, galdu edo berdintzeagatik.
Urkulluk bat egin du U30eko grebarekin

2020-01-22
Urkulluk ere bat egin du U30 grebarekin, greba egiteko deia luzatu duten sindikatuek grebari buruz hitz egiteko eskatutako bilerari plato eginez. Bien bitartean, Espainian sexuaz ari dira jotake. Liolako militarrak ere batu zaizkigu inauteri ospakizunetara, Julian Iantzi ere bai!
'Eurocopa honi ez' dinamikak bi mobilizazio deitu ditu martxorako

2020-01-23
Martxoan aukeztutako dinamikari jarraikortasuna emateko, Eurocopa Honi Ez! dinamikako kideek martxoaren 14an Topaketa nazionala egingo dute Durangon. Bestalde, egitasmoari amaiera emateko, martxoaren 28an manifestazio nazionala antolatu dute Bilbon.
 
bannerra

bannerra