Skip to main content

albisteak

Lesbos uharteko Moriako migratzaileen kanpalekua kiskali da

2020-09-09
Bart gauean sua piztu da Moriako migratzaileen kanpalekuan, Lesbos uhartean. Protestetan piztu ziren suteak. Izan ere, kanpalekuetan 35 koronabirus kasu baieztatu dituzte orain arte, eta bart beste 125 lagun jarri zituzten berrogeialdian, baina kanpalekuko arduradunek ez zieten inolako azalpenik eman horiei, eta protestak piztu ziren. Zaporeak elkarteko kideek laguntza eskatu dute, eta diru ekarpena bi kontu korronte jarri dituzte herritarren eskura: ES32 2095 5011 80 9115250322 (Kutxabank) eta ES71 3035 0103 88 1030035880 (Laboral Kutxa).
Londresek tentsioa areagotzen jarraitzen du Brexiterako negoziaketaren zortzigarren txanda hasi berritan

2020-09-09
Boris Johnson-en exekutiboak urrian adostutakoa ez betetzearekin mehatxatu du Europa. Hain zuzen, ipar irlandari dagokion akordioaren zatia berrikusiko du Erresuma Batuak, iragarri dutenez, aurrera atera asmo duten lege berriaren bitartez. Onartu dute, gainera, nazioarteko legedia urratuko lukeela horrek.
Nafarroako hezkuntza eragileek mobilizazioak iragarri dituzte irailerako

2020-09-09
Helburua eskolentzako itun pedagogiko adostua lortzea dela azpimarratu dute gaurkoan “itzulera ere, adostua izan dadin”. Hezkuntza foroa osatzen duten sindikatu eta eragileetako kideek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
Pilar Kaltzada (Kazetaria): "Haurrak genero indarkeriaren biktima dira, eta aintzat hartu behar ditugu"

2020-09-09
Haur eta nerabeengan genero indarkeriak dituen eraginak eta ondorioak aztertzeko, “Adingabeak genero-indarkeriazko testuinguruetan” jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Eskolara buelta, ikasgelen itxierekin eta konfinatutako haurrekin

2020-09-09
Eskolara buelta ikasgelen itxierekin eta konfinatutako haurrekin hasi da zenbait udalerritako ikastetxeetan. Bestetik, koronabirusaren tratamenduari dagokionez, txertoa eskuratzeko mundu mailako lasterketan eten egin da. Izan ere, AstraZeneca farmazeutikak koronabirusaren aurkako txertoa lortzeko entsegu klinikoa etetea erabaki du.
Araba euskaraz, Zarauzko Literaturia eta Galdakaoko Sormenen ere izango da aurten Ahotsenea

2020-09-09
Sorrerako helburuei eusteko inoizko garairik bereziena du aurretik Ahotsenea ekimenak. Orain arte Durangoko azokaren baitan sortzaileen gunea izan dena, Durangotik atera eta plaza berriak bilatzera behartu du COVID-19aren pandemiak eta horregatik, aurten inoiz baino gehiago, Euskal Herrian zehar zabalduko da ekimena.
 
bannerra

bannerra