Skip to main content

albisteak

Pentsiodunek "erantzukizuna" eta "azalpenak" eskatu dizkiete agintariei koronabirusak zaharren egoitzetan eragin duen egoeragatik

2020-09-07
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariek Erkidegoko Fiskaltza nagusiarekin bilera izan dute, nagusien egoitzen egoera jasotzen duen txostenaren inguruan eztabaidatzeko. Txostenean Covid-19ak pertsona nagusiengan sortu duen egoerari buruzko informazioa jaso dute. Hain zuzen, nabarmendu dute koronabirusak hildako pertsonen %38a adinekoen egoitza publiko, pribatu nahiz itunpekoetan hil dela, eta “erantzukizunak” eta “azalpenak” eskatu dizkiete agintariei.
AHTren aurka protesta egiteko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren eraikinean kateatu dira Mugitu!-ko kideak

2020-09-07
Eskatu dute “trenaren obrak gelditzeko” eta azpiegitura “erraldoiarentzako diru kantitate eskergak gizartearen beharrei erantzuteko bideratzeko”.
Maria Kolesnikova atxilotu dute, Bielorrusiako oposizioko burua

2020-09-07
Maria Kolesnikova oposizioaren presidentetzarako hautagaitzako buruzagietako bat atxilotu dute Minsken, Bielorrusiako hiriburuan. Bestetik, milaka pertsonek egin dute bat asteburuko manifestazioekin Bielorrusian Alexandr Lukashenko presidentearen dimisioa eskatzeko.
Nafarroako Gobernuak espazio publikoaren erabilera eta baldintzak aztertuko ditu

2020-09-07
Hainbat lansaio egingo ditu Foru agintaritzak erkidegoko hainbat herri eta eskualdetan pandemia osteko egoerak utzitako gabeziak aztertu eta horiei aurre egiteko.
Aldaketa garrantzitsuekin osatu du lehendakariak hurrengo gobernua

2020-09-07
Iñigo Urkulluk lehendakari karguaren zina egin duen egun berean jakitera eman ditu Jaurlaritzak sailburuen izenak. Aldaketa garrantzitsuekin osatu du lehendakariak hurrengo gobernua: sei gizonek eta bost emakumek osatuko dute, EAJren eta PSEren artean banatuko dituzte sailak, ez dago independenterik, eta aurreko gobernua baino euskaldunagoa izango da.
Kirolak asteburuan utzi duena

2020-09-07
Ez-ohikoak izaten ari dira Kontxako Banderako jardunaldiak. Emakumezkoetan lehia Oriok irabazi du lehen asteburu honetan. Halaber, tarte gehiegi ez dio atera bigarrenari, Donostiarrari, borroka estuan ibili ostean. Gizonetan Hondarrabiak irabazi du eta aurrera pauso erraldoia eman du Kontxako Bandera hirugarrenez jarraian irabazteko. Bestalde, Odei Jainagak bi metroan hobetu du xabalinako Espainiako marka. Tourrean, Gaur etaparik ez da egongo. 600 PCR proba egingo dituzte antolakuntza eta kirolarien artean eta asteartean jakinaraziko dituzte emaitzak. Azken jardunaldia, Pirinioetako bigarren etapa Pogacarrek irabazi du, bost txirrindulariko taldean helmugaratu da, tartean Mikel Landa arabarra. Lointek Gernika, Saskibaloiko Euskal Kopako txapeldun da. Futbolean, Realak bereganatu du Euskal Herria Txapela Osasunaren aurka 1-0 irabazita. Azkenik, eskubaloian, Bidasoa-Irunek aurrera egingo du Europan.
 
bannerra

bannerra