Skip to main content

albisteak

Gorka Orive: "Talde inmunitatearen estrategia letala izan da"

2020-10-14
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, EHUko farmazia irakasle Gorka Oriverekin hitz egiteko aukera izan du Beñat Zarrabeitia lankideak. Hego Euskal Herriko datuek sortutako kezka eta gaitzari aurre egiteko mundu mailan azaldutako joerak -europarra zein asiarra- aztertu ditu.
Gestampeko, ITP Zamudioko eta Aita Menniko langileentzat greba eguna da gaurkoa

2020-10-14
Aita Menni ospitaleko langileek eta enpresa bereko beste hainbat zentrotakoek, greba eguna dute gaurkoa. Gainera, Gestampeko langileek ere mobilizazioekin jarraitzen dute. Aldi berean, abian da ITP Zamudioren kaleratzeak salatzeko ELAk deitutako hiru eguneko greba.
378 positibo zenbatu dituztelarik "datuak txarrak direla" ohartarazi du Santos Indurainek

2020-10-14
Koronabirusaren argazki orokorra “txarra izan arren” Nafarroak “aitzakiarik gabe” bere esparruari begiratuko diola azpimarratu du Santos Indurainek. Kutxatu kopurua 378kloa da, %12,5eko positibotasun tasarekin.
EH Bilduk azpimarratu du Txibite presidentearen jarrera baikorra Nafarroako kontuen negoziazioen karira

2020-10-14
Abertzaleen koalizioaren partetik Bakartxo Ruizek, atzo arratsaldeko bileraren ostean, ziurtatu zuen bi parteak prest daudela 2021ko aurrekontuen inguruan akordioak erdiesteko.
2011tik banatu gabe egon diren Besarkada sariak banatu ziren atzo Azkuna Zentroan

2020-10-14
9 urteko etenaldi luzearen ostean, bart banatu zituen berriz ere Euskal Aktoreen Batasunak Besarkada sariak. Euskal aktoreak omendu eta ofizioa aldarrikatzeko baliatu zuen elkarteak Azkuna Zentroan ospatutako gala eta sektorea krisi sakonean dagoen honetan, kutsu aldarrikatzaile nabarmena izan zuen ekitaldiak.
Floren Aoiz: "Covid 19aren pandemiak agerian utzi ditu sistemaren gabeziak"

2020-10-14
Floren Aoizek 'Mamuari so. Neoliberalismoa versus burujabetza' liburua argitaratu du. Nafarroa Gaur saiorako hitz egin dugu berarekin, eta nabarmendu du COVID 19aren pandemiak agerian utzi dituela sistemaren gabeziak.
 
bannerra

bannerra