Skip to main content

albisteak

Baikoko pilotari gehienek jarrera aldatzeko eskatu diote enpresari

2020-09-16
Baikoko pilotariak mobilizazioak egiteko prest daude enpresak jarrera aldatzen ez badu. Baiko enpresako pilotari gehienek sinatutako agiria irakurtzeko agerraldia egin dute Tolosan; Aimar Olaizola, Ander Imaz, Mikel Urrutikoetxea eta Mikel Larunbe pilotariek ez dute agiria sinatu.
Idoia Mendia Confebask, CCOO eta UGT sindikatuekin bildu da

2020-09-16
Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak gizarte-eragileekin egingo dituen aldebiko lehen topaketak hasi ditu. Asteazken honetan Confebask, UGT eta CCOOrekin bildu da. Ostegunean ELArekin bilduko da, eta, ostiralean berriz, LAB sindikatuarekin.
Nafarroako Gobernuak zigor zorrotzagoak ezarri ditu, osasun publikoa zaintzeko helburuarekin

2020-09-16
Datuei erreparatuta 294 positibo erregistratu dituzte. 19 pertsonak ospitaleratu dituzte Osasunbidean, eta bat ZIUn.
Sindikatuak pozik agertu dira EAEko hezkuntza grebaren partehartzearekin

2020-09-16
Jaurlaritzak mobilizazio oztopatu nahi izana gaitzetsi dute baina, hala ere, hezkuntza komunitateak ondo erantzun duela nabarmendu dute eta babesa jaso dutela langile, zein ikasle eta gurasoen aldetik.
Artizarrean bizia egon litekeela dio ikerketa batek fosfanoa izeneko gasa aurkitu ondoren

2020-09-15
Nature Astronomy aldizkariak argitaratu du ikerketa. Aurkikuntza Cardiffeko Unibertsitateko ikerlari talde batek egin du.
Sestaoko ACBk hilabete amaieran ekingo dio bere jarduerari langile guztiekin

2020-09-15
ArcerlorMittalek hilaren amaieran ekingo dio berriz Sestaoko ACB lantegiko jarduerari. Langile guztiekin egingo du lan (205 pertsona), momento honetan, lan-erregulazioko espediente baten mende daudenak.
 
bannerra

bannerra