Skip to main content

albisteak

EAJk bere nagusitasuna berretsi eta indartu du Bizkaian

2019-05-27
EAJ gehiengo absolututik eserleku batera geratu da Bizkaiko Batzar Nagusietan, 25 ahaldunekin. EH Bilduk eta PSEk gora egin dute botoetan baina koalizio abertzaleak eserleku bat galdu du, PSEk irabazi duen beste, ahaldun bat egin dute gora sozialistek, alegia. Ahal Duguk 20.000 boto galdu arren ordezkari kopurua seitan mantendu du eta PPk 7.000 boto eta bi ahaldun galdu ditu.
Donostian, garaipen argia eskuratu du Euskal Alderdi Jertzaleak

2019-05-27
Donostian, garaipen argia euskuratu du Eusko Alderdi Jertzaleak. Bozen %35 baino gehiago eskuratu. Hamar ordezkarirekin, ia bikoiztu egin du EH Bilduk lortutako ordezkari kopurua. Soberanistek sei ordezkari lortu dituzte, duela lau urte lortutao emaitza bera errepikatuz. PSE-k pairatu du jaitsierarik handiena Gipuzkoako hiriburuan. Zapi izan ditu joan den legegintzaldian, eta bost besterik ez ditu izango datozen 4 urteotan. Deigarria da oso Elkarrekin Podemosek lortutako emaitza. Euskal Herri ia osoan jaitsiera nabarmena pairatu duten arren, Donostiako udalean orain arte Irabazi-Ganemosek ziuten bi ordezkariak Elkarrekin Podemosen hiru ordezkari izango dira legealdi honetan. Bat gehiago beraz. PP-k mantendu egin ditu lehenengo legealdian lortutako hiru ordezkariak.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro

2019-05-27
EAJ alderdirik bozkatuena izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, Europako hauteskundeetan. Jeltzaleek bozen % 33,87 eskuratu dituzte. EH Bildu bigarren indarra da, botoen % 22,01ekin. Horrela, alderdi jeltzaleak zein koalizioak europarlamentariak mantenduko dituzte. EAJk Coalicion Canaria eta Compromiso por Galiciarekin batera osatu du hautagaitza, CEUS, eta guztira 379.393 boto jaso ditu. Beraz, europarlamentari kargua berrituko du Izaskun Bilbaok. EH Bilduk ere ordezkari bat bidaliko du Europako Parlamentura. Hiru eserleku lortu ditu ERCrekin eta BNGrekin batera osatu duen Orain Errepublikak koalizioak. Ondorioz, Pernando Barrena europarlamentari hautatua izan da, Oriol Junqueras espetxean den ERCko buruarekin. Nafarroan, PSNk irabazi ditu Europako hauteskundeak 94.583 boto eskuratuta, ondoren PPk 63.364 erdietsi ditu eta EH Bilduk 54.282. Europa mailan, bereziki aipagarria da Italia eta Frantziar estatuetako emaitza, ultraeskuineko alderdiek irabazi baitituzte hauteskundeak bertan.
Gehiengo absolututik zinegotzi batera gelditu da NA+

2019-05-26
Navarra Suma gehiengo absolututik hurbil gelditu da Iruñean eta Enrique Mayak eskura du alkatetza. EH Bilduren gorakada ez da nahikoa izan eskuin muturrari aurre egiteko. Ezker espainolistaren espektro politikoko alderdien zatiketak, PSNri mesede egin dio.
Inkestek huts egin dute Gasteizen eta EAJ garaile atera da, PSN eta EH Bilduren aurretik

2019-05-26
PNV nagusitu da Gasteizen, zazpi zinegotzi eskuratuta, eta modu honetan Gorka Urtaranek eskura du alkatetza. PSEren hautagaitza izan da bigarren indarra. EH Bildu sozialistengandik gertu geratu da eta hirugarren indarra izan da Miren Larrionen hautagaitza.
Laukoak galdu du gehiengo parlamentarioa

2019-05-26
Laukoak ez dio Nafarroako Gobernuari eutsi. Geroa Bai eta EH Bildu parlemantari kopuruan mantenduta, Podemosen bost parlamentariren galerak gogor jo du aldaketa. Alderdi morearen kolpea PSNk probestu du eta bigarren indar da 11 parlamentarirekin. Gobernu aldaketa abian da Nafarroan, eta ikusteke dago Navarra Sumaren agintean izango den ala Maria Chivitek babes nahikoa lortzen duen.
 
bannerra

bannerra