Skip to main content

albisteak

Behategiaren urtekariak euskal hedabideon erradiografia eta joerak aztertu ditu

2019-05-03
Behategiak, euskal hedabideen behatokiak, 2018ko urtekaria aurkeztu berri du. Bertan, hamahiru bloke ezberdinetan banatuta, tematika ezberdinen inguruko hausnarketa sakona egiten da: Besteak beste, testuinguru orokorra, emakumezkoen ikusgarritasuna eta presentzia, EITB eta EHUren arteko harremana, negozio ereduaren aldaketa edo euskaraldiaren fenomenoa. Txostena, sarean eskuragarri dago eta Hamaika Telebistan Behategiko Libe Mimenzarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Edurne Taintaren "Ayer soñe con un 6 de Julio" kartelak irabazi du San Ferminetako lehiaketa

2019-05-03
Edurne Taintaren “Ayer soñé con un 6 de Julio/Atzo uztailak 6 batekin amets egin nuen” lanak irabazi du Sanferminetako kartelaren lehiaketa. Parte-hartzerik altuena izan duen edizioa izan da, eta osotara 10.629 herritarrek parte hartu dute. Taintaren lanak egilearen amets bat irudikatzen du, eta bertan Iruñeko Udal plaza bi kolore gamatan ikusten da, eguna eta gaua irudikatuz.
Fred Dekker zuzendariak jasoko du "FANTastikoaren Izarra" saria

2019-05-03
Gaur hasiko da Bilboko zinemaldi fantastikoa, FANT-a. Campos antzokian izango da irekiera ekitaldia, eta bertan "FANTastikoaren Izarra" saria Fred Dekker gidoilari eta zuzendari estatubatuarrak jasoko du. "House", "Night of the Creep" edota "Monster Squad"-en sortzailea, 80. hamarkadako zinema fantastikoaren erreferentzia argia da, gaur egun jarraitzaile ugari dituena, eta bere filmak kultozkoak bezala hartzen dira. Ohorezko saria ez ezik, aurtengo FANT-ek egitarau bete-betea du, 9 egunez proiekzioak, hitzaldi eta bestelako solasaldiak Bilboko aretoetan emango dituenak.
Crossover jaialdiaren II.edizioa ospatuko da maiatzaren 7tik 11ra Donostian

2019-05-03
Crossover jaialdiaren II.edizioa ospatuko dute maitzaren 7tik 11era Donostian. Bigarren edizio honetan, emakumeak, telebistako euskal fikzioa, telesailen eta politikaren arteko harremanak nabarmendu dituztela adierazi dute, baita Game of thrones fenomenoa ere. Horretaz gain Movistar+, HBO españa eta AXN ekoizpen eta banaketa plataformen zenbait telesail estreinatuko dituzte. Hogeita hamar gonbidatu izango dira, sorkuntzaren, kritikaren eta ekoizpenaren eremuetakoak. Eta telesailek genero gisa duten berezitasunei buruz jardungo dute. Izan ere, arrakasta hartzen ari dela adierazi dute mundu osoan eta kultura ohituren eta aisialdiaren erdigunean kokatu dela ere azpimarratu dute azken urte hauetan. Maiatzaren 8an Olatz Beobide, Ainhoa Larrañaga eta Xabi Zabaleta euskal-fikzioaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz arituko dira. Goenkaletik Go!azenera izenburupean, arratsaldeko 19:00etan izango da Koldo Mitxelena kultur etxean.
Bilboko EH Bildu, pozik legegintzaldian egindako lanarekin

2019-05-03
Bilboko EH Bilduk maiatzaren 26an bukatzekoa den legegintzaldiko balorazioa egin du Udaletxeko prentsa-aretoan eskainitako agerraldian. Aitziber Ibaibarriaga koalizio soberanistako zinegotziak irakurketa positiboa egin du. Aurkeztutako proposamen ugariak jarri ditu balioan, 200etik gora, eta horietako batzuk aurrera atera izana ospatu du. Bilbobusen erdibideko geldialdiena, mugikortasun plana eta euskararen aholku batzordea Bilduk proposatutako ekintzak direla gogorarazi du Ibaibarriagak.
PSNk Iruñeko Udalaren aurrekontuak babestuko dituela baieztatu du

2019-05-03
Maite Esporrin PSNren Iruñeko zinegotziak ziurtatu du finantzarioki jasangarriak diren inbertsioetara 600.000 euro gehiago bideratzea jarri dutela aurrekontuak babesteko baldintza gisa. Aurrekontuak onartzeko baldintza gisa, aurrekontu proiektua arlo finantzarioan jasangarria izan dadin lortze aldera 600.000 euroko diru sarrerak eragingo dituzten neurriak bultzatu dituztela ziurtatu du
 
bannerra

bannerra