Skip to main content

albisteak

Bost urte bete ditu Boga garagardoak

2019-05-02
Aste batzuk pasata bueltan da Artekale, apirilean zehar kulturak eman duenaren errepasoa egiteko. Boga garagardoaren bosgarren urteurrena, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren iksukizun berria eta liburuaren egunaren berri dakar saioak.
EITBk joku eta apustuen iragarkiak debekatu ditu

2019-05-02
EITBk joku eta apustuarekin zerikusia duten iragarkiak debekatu ditu. Pasaden asteartean EITBko kontseiluak izan zuen bileran onartu zuten debeku hau. Gaurtik aurrera sartuko da neurria indarrean EITBko hedabide guztietan: irratian, telebistan eta interneten. Maite Iturbe, EITBko zuzendariak adierazi duenez, herritarren ongizatea bultzatzea da neurri honen helburu nagusia, pertsonen bizitzetan jokuak eta apostuak sortzen dituen arazoak eta menpekotasuna sahiestuz.
Atutxa eta Urruzunok irabazi dute Bost Kiroletako txapela

2019-05-02
AitzoL Atutxa eta Inhar Urruzunok erman zuten atzo 5 kiroleko txapela. Arria V.a eta Jokin Eizmendiren kontra jokatutako finala Bizkaitarrek eraman zuten poltsikora. 1000 ikusle inguru bildu ziren Miribillako Bizkaia Frontoian. Atutxak eta Urruzunok osatzen zuten bikoteak hasieratik joan zen kronometroan errenta hartzen. Estrategia eta erresistentzia fisikoaz baliatuz, aizkolaritza, harrijasotzea, txinga-erutea, ingude jasotzea eta trontza mozketak egin ostean, 41:16-ko denborarekin, bikote bizkaitarrak irabazi zuen txapelketa.
Etxegabetzeak gelditzeko eskatu dute hainbat eragilek Bilbon

2019-05-02
Bizkaiko etxegabetzeak jasan dituzten familiak eta egoera hau salatzearen aldekoak batu dira gaur goizean Bilboko Alokabide-Vicesa bulegoen aurrean. Honekin batera elkartasuna adierazi nahi izan diote etxebizitza duin baten alde borrokan dabilen Maria José Porriñori. Adierazi dute mobilizazioarekin salatu nahi dutela epaileek eta udaletxeek sinatutako etxegabetzeen lankidetza hitzarmenaren hauste sistematikoa. Azaldu dutenez epaileek udaleko gizate-zerbitzuei jakinarazi behar die kaleratzea, kalteberatasun txosten egokia igorri eta ondoren Etxebideren bitartez etxebizitza aukera bat eskaini. Hau betetzen ez dela ikusita azpimarratu egin nahi izan dute Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna kaleratzeetan. 2015eko Euskal Etxebizitzaren legea hausten ari dela argudiatuta.
Porrot egin du estatu kolpe saiakerak Venezuelan, Maduroren Gobernuaren arabera

2019-04-30
Venezuelan, estatu kolpe saiakera bati aurre egiten ari da Nicolas Maduroren gobernua. Goizeko lehen orduan, bere burua herrialdeko presidente izendatu duen Juan Guaidorekin bat egin duten hainbat militar Leopoldo Lopezen etxera joan dira, oposizioko kidea betetzen ari zen etxeko atxiloalditik ateratzera. Handik gutxira, La Carlota base militarraren inguruetan azaldu dira biak, eurekin bat egin duten militarerkin batera.
Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko uertekaria aurketu du

2019-04-30
Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu dute Koldo Mitxelena kulturunean. Urtekariak “premiazkoak” diren hainbat eztabaidagai eta horiek ahalbidetzeko azterketak biltzen dituela adierazi du Libe Mimenzak euskal hedabideen betategiko koordinatzaileak. Hogeita hiru egileren hamahiru lan jasotzen ditu urtekariak. Esaterako, Igor Astibiak, kazetaritzaren aurkako erasoez hitz egiteaz gain, komunikazioaren esparruan gailendu diren joera orokorrak ere aztertu ditu. Ttap aldizkaria bezalako komunikabide berrien estrategiez ere mintzo da Jone Guenetxea. Bestetik, euskaraldiak euskal komunikabidetan izan duen presentzia aztertu dute. Horrez gain, bi lanek euskal hedabideak aztertu dituzte genero ikuspuntutik, alde batetik, emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan eta bestetik, emakumeen presentzia eta ahotsa tokiko euskal prentsaren iritzi-foroetan. Interneteren gaia ere jorratu dute eta hamaika eta hamabigarren lanek hartzailearengan jartzen dute arreta. 2015tik gaur egune arteko urtekari guztiak osorik irakur daitezke behategia.eus webgunean.
 
bannerra

bannerra