Skip to main content

albisteak

Euskal Eskola Publikoaren 28.jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte

2019-04-30
Euskal Eskola Publikoaren 28.Jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Oneka Oliverik jarri dizkio hitzak abestiari eta Yon Figueroak musika. Abeslariak Yon Figueroa eta Estitxu Pinatxo izan dira eta musika zuzendaritzan Arkaitz Miner aritu da koordinazio lanetan beste hainbat musikarirekin batera . Bideoklipa berriz, Gotzon Santaolayak zuzendu du. Oreretan grabatu dute eta herriko kaleez gain, Papresako teilatuan grabatu dituzte irudi batzuk. Gotzonek azpimarratu du Oarsoaldeako eskola publikoaren komunitateko kide ugariren elkar lana izan dela bideoklipa. Beraz ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute Oreretan “Makina bat taupada lelopean”. Baina jaiaren jarduerak ez dira egun batean mugatzen eta urte osoko egitaraua dute. Informazio gehiago www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus webgunean ikusgai.
Salgai daude dagoeneko Gararen espolioaren aurkako jaialdirako sarrera berriak

2019-04-30
Gaur jarri dira salgai Gararen espolioaren aurkako jaialdirako sarrera berriak. Belodromorako sarrera guztiak 20 minututan agortu ondoren, jaialdia Ilunbera pasa eta are sarrera gehiago jarri dituzte salgai gaurkoan. Iadanik hogei urte dira Gara egunkaria sortu zela Eginek utzitako hutsunea betetzeko. Baina, hasi zenetik, auzitegiek zama astun bat egotzi zioten egunkariari. Izan ere, jatorriz Egin-ena zen zorragatik 4,7 milioi euro ordaintzera behartu zuten auzitegi espainairrek Gara egunkaria. Zorra ordaindu behar izatea kolpe latza ari da izaten egunkariarentzat, eta, hori dela eta, babesa eskatu diete erakundeei eta laguntza gizarteari. Testuinguru horretan kokatzen da Ekainaren 9rako Donostian antolatutako musika jaialdia.
Maria Solanak Nafarroa Gaur saiorako aztertu du legealdia

2019-04-30
Etxe honetako Nafarroa Gaur saiorako legealdiaren errepasoa burutu du Maria Solanak. Legealdia amaitu aurretik egindako elkarrizketan, Nafarroako Gobernuko eledunak laukoaren ibilbidea eta bere ibilbide pertsonala aztertu zuen.
Enrique Mayak kritikatu egin du Armada Etorbideari Katalina Foixekoa izena jarri izana

2019-04-30
Enrique Mayak Navarra Sumako Iruñeko udalerako hauteskundeetarako zerrendaburuak esan du, Katalina Foixekoa etorbidea Armada etorbidea izendatuko duela alkatetza berreskuratzekotan.
Venezuelako iraultza bolivariarrarekiko elkartasun manifestazioa egingo dute larunbatean

2019-04-30
Venezuelako herriak jasaten duen erabateko jazarpena salatu dute Euskal Herriko hainbat eragile sozialek, egeraren arrazoiak azaleratuz. Azaldu dute bost urteko gerra ekonomikoaren ondoren Estatu Batuek beren hitzetan txotxongilo golpista bat Juan Guaidó ezarri dutela presidente. Azken hilabeteetan herritarrek bizi duten zapalkuntza azaldu dute (zigor eta blokeo ekonomikoez gain, herria bi aldiz argi, ur, garraiobide zein telefonorik gabe utzi dutela salatuz. Nazio Batuen Erakundeak gizateriaren aurkako krimen gisa ezaugarritu du azken egoera hau. Adierazi dute jazarpen honek iraultza bolibartarra garaitu nahi duela. Azaldu dutenez, herrien arteko integrazio mekanismoak bultzatu dituena, baliabide naturalak berreskuratu eta herritarrei ahotsa eman besteak beste. Mugimendu hau babesteko deia egin dute.
Ramon Gonzalok NUPeko errektoretzarako hautagaitza aurkeztu du

2019-04-30
Ramon Gonzalo Garciak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzarako hautagaitza aurkeztu du gaurkoan. Gonzalo egungo errektoretza taldeko kide da, eta egindako akatsak zuzendu eta unibertsitateari bultzada integrala emateko konpromezua hartu du.
 
bannerra

bannerra