Skip to main content

albisteak

Kuko Zigandak ez du Athletic-en jarraituko

2018-05-10

Kuko Zigandak ez du Athletic-en entrenatzaile gisa jarraituko. Hala azaldu dute Josu Urrutia presidenteak eta Larraintzargo entrenatzaileak elkarrekin egindako agerraldian. Bertan, lantalde teknikoko kide guztiekin batera, lehen taldeko plantilla osoa egon da. Haren ordezkoaren izena zehazteke dagoen arren, Hamaika Telebistak baieztatu dezakeenez, Athletic-ek eta Eduardo Berizzo prestatzaile argentinarrak hartu emanak izan dituzte. Hala ere, Urrutiak ziurtatu duenez, profil tekniko bereko izen ezberdinak aztertzen ari dira.

Batzuk joan eta besteak etorri, Dani Garcia kapitainak agur esan dio Eibarri eta datorren denboralditik aurrera talde zuri-gorrian arituko da.

Imanol Esnaola: "Erne egon behar dugu, lurralde desorekei erantzun eraginkorrak emateko"

2018-05-09

Euskal Herriak lurralde mailako inertzia handiak bizi ditu, bere baitako zenbait komunitateren iraunkortasuna kolokan jartzen dutenak: udalerri txikiena eta iragan industriala izan duten horiena, batez ere. Lurraldea desorekatzen ari da, eta horren aurrean, erne egon, eta erantzun eraginkorrak emateko garaia da.

Horixe da Gaindegiak, Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behatokiak gizarteratu nahi duen mezua; koordinatzailearekin, Imanol Esnaolarekin, hitz egiteko aukera izan dugu: aztertu duten errealitatea ezagutu, eta erantzun horiek nondik etor litezkeen galdetu diogu.

Anaiz Funosas: "Badakigu iraganean ez ginela ados, baina goazen egitera bide bat elkar ulertzeko"

2018-05-09

Aietetik Arnagarako bidean rol erabakigarria izan du Bake Bidea mugimendu zibilak: Ipar Euskal Herriko eragile sozial eta politikoen arteko elkarrizketa sustatu du, hautetsien eta ETAko mintzakideen arteko elkarrizketak ahalbidetu ditu, eta Euskal Herriko eragileak Pariseko Gobernuarekin hitz egitera esertzea, eta modu bateratuan egitea lortu du.

Honaino nola heldu garen, eta hemendik aurrera zer dugun egiteko galdetu diogu ba, besteak beste, Anaiz Funosasi, Bake Bideako presidenteari.

Bilboko finalak eta 2020tik aurrerako errugbiko Euskal Liga hizpide Iñaki Laskurainekin

2018-05-09

San Mamesen lehiatuko diren Challenge eta Champions Cup-eko finalak direla eta, 100000 zale inguru bertaratuko dira Bilbora. Euskal federazioko presidente Iñaki Laskurainekin egoteko aukera izan dugu, euskal errugbiaren inguruan hitz egiteko. Instituzio ezberdinekin elkarlanean aritu ostean, 2020 urtetik aurrera, mugaz gaindiko euskal Liga jokatuko dute Euskal Herria osoko taldeek.

EGUNEKOA: maiatzaren 9ko albiste nagusiak

2018-05-09

Altsasuko auziko gazteen gurasoek epaiketaz egindako balorazioari eta Sortuk maiatzaren 19rako antolatutako 'Baietza sortzen' ekitaldiari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte gaietan, berriz, euskararekin lotutako albisteak, Donostiako tren igarobideari buruzko txostena eta maiatzaren 19tik 26ra Donostian egingo duten 'Borroka sozialen astea' aipatu ditugu.

Balmasedako Erdi Aroko Azokaren hogeigarren edizioa ospatuko dute maiatzaren 12 eta 13an

2018-05-09

Tradizio handiko ekimena bilakatu da Balmasedako Erdi Aroko Azoka. Aurten, bere hogeigarren edizioa beteko du eta maiatzaren 12 eta 13an bertara hurbiltzen direnek bi egun magiko bizitzeko aukera izango dute. Ikuskizun herritar eta parte hartzaile handi honen baitan, ikuskizun exotikoak, sutan dauden gauak, gonbidatu bereziak, artisau produktuak edo ofizio-tailerrak izango dira.

 
bannerra

bannerra