Skip to main content

albisteak

Etxera itzulitako preso, iheslari eta deportatuei itzulera errazten

2019-04-29
Harrera Elkartearen batzarra egin zuten larunbatean Elgetan. Bertan, elkartearen balantzea egin zuten eta urte “emankorra” izan zela adierazi zuten Harrera elkarteko kideek. 19 laguni lan munduan sartzea ahalbideratu die elkarteak: hamarrek kontratu finkoa lortu dute, zazpik behin behinekoa eta bik praktiketan dihardute. Diru laguntzei dagokienez, inolako baliabiderik ez zuten 21 laguni eman die sostengua eta beste hamalauk laguntza puntuala jaso dute. Bestalde, 19 laguni nortasun agiria ateratzeko laguntza eman die, hamarri gidabaimena eskuratzekoa eta etxera itzulitako 23 lagunek osasun arreta jaso dute Harrera elkarteari esker.
Casadok Vox-ekin gobernua osatzeari ateak ireki dizkio

2019-04-26
Kanpaina amaitzeko ordu gutxiren faltan, PPko hautagai Pablo Casadok aho bizarrik gabe Ciudadanos eta Vox-ekin batera osatutako balizko gobernu baten aukera planteatu du. Marotoren ustez, "EAEko beste alderdi guztiek Sanchez bozkatuko dute". Inkestek aurreikusitako emaitza txar orokorren barruan, EAEn, espainiar kontserbadoreek Araba eta Bizkaiko jarlekuak mantendu nahi dituzte. Javier Marotok azaldutakoaren arabera, “PP da Sanchez kanporatzeko aukera bakarra”
Zergak jaitsi eta pentsioak igoko dituela agindu du Macronek

2019-04-26
Frantziako presidenteak neurriak hartu ditu milaka herritarrek parte hartu duten eztabaida nazionalaren ondoren. 5000 milioi euroko jeitsiera aurreikusten du errentaren gaineko zergan. Horrekin batera inflazioarekin lotu nahi ditu pentsiorik baxuenak txaleko horien mugimenduak sortutako protestei erantzunez. Notre Dameko sutearen ondoren emandako hitzaldian adierazi zuen gehiago lan egin behar dela zergen jaitsiera orekatzeko eta bere gobernuak bilatzen duen gastu publikoa jaisteko. Adierazi du zergen jaitsiera hau finantzatuko dela enpresa batzuen onurarako diren zerga-salbuespenekin bukatuz. Presidentearen intentzioa da kontribuzio-pentsioak mila eurotik gorakoak izatea. Horretarako kotizazio periodoa luzatzearen alde egin du, nahiz eta ez duen nahi jubilatzeko adina atzeratu.
Mertxe Aizpurua EH Bildu: “Bozkatzeko arrazoi asko daude, eskuinari frenoa eman behar zaio"

2019-04-26
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuarekin itxi dugu Madrilgo Kongresu eta Senaturako hauteskunde kanpainaren baitan egin dugun elkarrizketa sorta. Gaurkotasunaz, azken legegintzaldian koalizioak egin duenaz, ERCrekin parlamentu talde bateratua izateko akordioaz eta hauteskunde hauetan bozkatzera joateko motiboez hitz egin dugu besteak beste.
Memoria "inklusiboa" aldarrikatu dute aurtengo Gernika Sarietan

2019-04-26
Gernikako bonbardaketaren 82. urteurrena betetzen den egunean, bonbardaketa ikertu duten historialariei banatu zaizkie Gernika sariak. Herriko alkateak nabarmendu du errefuxiatuen auziarekin bigarren mundu gerraz geroztik bizi izan den krisi humanitariorik handiena ari dela gertatzen.
Kongresuko euskal talde bakarra eurena izango dela adierazi du EAJk

2019-04-26
EAJk hauteskunde kanpainaren azken egunean hauteskunde ekitaldia egin du Gipuzkoa Buru Batzarraren egoitzan. Joseba Agirretxeak eta Joseba Egibarrek azaldu dute euskal talde sendo bat behar dela Madrilen eta beraien helburua herri proiektua defendatzea dela. Egibarrek azpimarratu du EAJren helburua dela gaur egungo egoerari aurre egin eta herri eta gizarte gisa aurrera egitea. Horretarako ezinbestekotzat jo dute Madrilgo kongresuan ordezkaritza sendoa izatea.
 
bannerra

bannerra