Skip to main content

albisteak

Kongresuko euskal talde bakarra eurena izango dela adierazi du EAJk

2019-04-26
EAJak hauteskunde kanpainaren azken egunean prentsaurrekoa eskaini du Gipuzkoako Buru-batzarrean. Joseba Agirretxeak eta Joseba Egibarrek azaldu dute euskal talde sendo bat behar dela Madrilen eta beraien helburua herri proiektua defendatzea dela. Estatutuari erreparatuz Egibarrek azpimarratu du EAJren helburua dela gaur egungo egoerari aurre egin eta herri eta gizarte gisa aurrera egitea. Horretarako ezinbestekotzat jo dute Madrilgo kongresuan ordezkaritza sendoa izatea.
Maria Luisa PSE: "Azken urteotako krisialditik oso indartuta atera da gure alderdia"

2019-04-25
Hauteskundeen atarian, Maria Luisa Garcia Gurrutxagarekin hitz egin dugu Hamaika Telebistan. Langabezia datuez, PSOEk azken urteotan pairatu duen krisiaz, Ciudadanosekin gobernu akordio abt ixteko aukeraz, autogobernuaz, eta alderdiak Kataluniako aferan izan duen jarreraz hitz egin dugu berarekin.
Maiatzaren 1ean LAB sindikatuak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Sortuk

2019-04-25
Arkaitz Rodriguez Sortu alderdiko idazkari nagusiaren esanetan, egun pairatzen ari garen kapitalismoaren krisi sistemikoari kapitalismo gehiagorekin erantzuten dio sistemak. Inboluzio horren hiru alor azpimarratu ditu Rodriguezek.
Zubietako TMB plantak lehen kamioia jaso du

2019-04-25
Zubietako Hondakinen tratamendu mekaniko- biologikoen pantak (TMB) lehen zabor kamioa jaso du. Hasierako asmoa zen TMB planta lanean jartzea ingurune berean eraikitzen ari diren beste azpiegiturekin batera: erraustegiarekin, biometanizatze plataformarekin eta errautsak ontzekoarekin, bereziki. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren arabera, obraren %75a egina dago jada: nahi dute azpiegitura osoa udazkenerako bukatzea, eta ekainean probetan hastea. TMB planta lehenagotik arituko da lanean: aste honetan hasi , eta bi hilabeteko probaldia egingo dute. Azaldu dutenez, uztailaren 3an egongo da bete-betean.
Eskoziako Lehen Ministroak agindu du bi urte barru egingo dela bigarren kontsulta independentista

2019-04-25
Nicola Sturgeonek bi urteko epea jarri du erreferendumerako. Epe hori da hain zuzen Holyroodeko Parlamentuan legealdia bukatzeko falta zaiona. Agerraldian adierazi duenez Brexitak agerian utzi du Erresuma Batuko parlamentuaren krisi demokratiko sakona. Haren ustez ez du Eskoziaren interesen alde egiten eta ondorioz, esan du, independentzia auzia inoiz baino indartsuago dagoela. Gaineratu du presa ez dela lagun auzian, informazio faltaz beteriko bozkak egongo liratezkeelako. Horregatik azaldu du, nahiago duela Brexitak zer bide egiten duen ikustea eta hautestontzietara deia pausatua izatea. Horretarako Eskoziako gobernuak erreferenduma eskatu ahal izateko legislazio berria jarriko du martxan urtea bukatu aurretik. Erresuma Batuak horretarako boterea emateari itxaron gabe.
Meta! Programaren laugarren edizioa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak

2019-04-25
Meta! Programaren laugarren edizioa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kultur proiektuetan crowfundingaren bidez parte hartzeko eta finantzatzeko programa da Meta!. Aurtengo helburua beste 15 proiektu garatzea da. Zentzu horretean Aldundiak 70.000 euroko ekarpena jarri du herritarrek proiektuetarako egin ditzaketen bakarkako ekarpenak osatzeko. Kultura Sailak 4.700 euroko ekarpena egingo du gehienez ere herritarrek aurkeztutako proiektu bakoitzeko.. Edizio berri honen lehenengo fasea apirilaren 25ean hasiko da; herritarrek izena eman dezakete meta@gipuzkoa.eus helbidean ekainaren 7ra arte. Maiatzaren 15ean crowfunding tailer bat egingo dute proiektuak aurkeztu dituztenekin, eta uztailaren 11n beste crowfunding tailer bat eskainiko diete aukeratutako proiektuen bultzatzaileei. Irailaren 19an diru bilketa kanpaina hasiko da.
 
bannerra

bannerra