Skip to main content

albisteak

Podemosek eta EH Bilduk udalgintza agerraldi bana egin dute

2019-05-16
Podemosek eta EH Bilduk udal politikako agerraldia egin dute San Frantzisko plazan. Lehenek mugikortasunaz hitz egin dute eta abertzaleen koalizioak aldiz, hezkuntaz.
"Bizi jaiak berdintasunean" kanpaina aurkeztu du Nafarroako Gobernuak

2019-05-16
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez herriko festei begira urtero prestatzen den sexu erasoen aurkako sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du. “Bizi jaiak berdintasunean” da aurtengo leloa, eta jai eremuan emakumeenganako eraso zein jazarpenaren aurka herritarrak sentsibilizatzea du helburu. Aurtengoan mezua gazteenei helarazteko ahalegin bereziak egingo dira.
'Maitasunaren ideologiaren' eraginak aztertuko dituzte aurtengo Jakin jardunaldietan

2019-05-16
Jakin jardunaldien egitaraua aurkeztu dute Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, Kepa Sarasola UEUko zuzendariak eta Xabier Arregi Usurbilgo alkateak Donostian. Antolatzaileen esanetan, gizarteak maitasuna ulertzeko duen moduak eragina dauka gure buruetan, gure harremanetan eta gure etxe eta espazioetan. Horiek guztiak aztertuko dituzte aurtengo Jakin jardunaldietan.
Adostuzeko kideek EAJren egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea zor zaien kalte-ordaina exijitzeko

2019-05-16
2400 irakaslek erreklamazioa jarri zuen martxoan beren kalte-ordaina exijitzeko. Irakasle izandako hauek aurre erretiroa onartu zuten bere garaian gazteagoei lekua uzteko eta trukean kalte-ordaina agindu zieten Gobernutik 2012an. Gobernuak irakaskuntzako hitzarmenaren zati hau etenaldian dauka, kostuak bere gain ezin hartu dituela argudiatuta. 2012tik, hasi zirenetik, igotzen ari da zorra, momentu honetan 80-120 milioitakoa da. Azaldu dute, beti adierazi dutela elkartetik gauzak errazteko borondatea, zatika ordaintzea esaterako. Irakasle jubilatuen bi herena dira momentu honetan. Eusko jaurlaritzari erantzukizunak eskatu dizkiete. Elkarteko ordezkariak azaldu duenez krisiaren ondorioz etenda egon den Lege Proposamena onartu dute alderdiek, EAJk izan ezik. Adostuzetik nabarmendu dute alderdiek jakinarazi dietela dirua egon badagoela. Honela, azaldu dute prest daudela ordainketetan egutegi bat ezartzeko, beti ere lana errazte aldera.
“Irudikatutako hiria” zikloa estreinatu du Azkuna Zentroak

2019-05-15
Oskar Alegria zinemagile eta kazetariak zinema ziklo hau komisionariatuko du. Gaur hasi da mapa sortzen “Forever” lanarekin. Film luzeren eta dokumentalen bidez sortuko da hiri berri bat. Alegriak azaldu duenez hiria inoiz ez delako gaurkotasunetik irtengo. Izan ere, 2050ean hirietan bizitzea espero da biztanleriaren bi herena. Egun batean kantoi bat izango da protagonista, hurrengoan plaza bat, aste batean hotel bati buruz hitz egingo du filmak… Horrela, filmez film, irudiz osatutako hiria eraikiko da. Gure irudira eta antzera eraikitako hiria, non dokumental garaikidea erabiliz hausnarketa filmikoa planteatu nahi den gizakiaren asmakuntzarik handienetako bati buruz. Gaur Heddy Honigmann zinemagilearen "Forever" filmaren bidez hilerri batetik hasiko da hiri berri bat eraikiko duen ibilbidea. Prentsaurrean azaldu dutenez hori da hiria isilen dagoen eta altxorrik handienetako bat gordetzen duen tokia.
Nafarroako Gobernuaren 'Musikariak ikastetxeetan' programak jarraipena izango du 19/20 ikasturtean

2019-05-16
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak 'Musikariak ikastetxeetan0 programa jarri du martxan 18/19 ikasturtean.Musikaren bitartez euskal kultura eta euskararen transmisioa sustatzea helburu duen ekimena da. Aurten 23 musikarik 50 ikastetxetik gora bisitatu dituzte.
 
bannerra

bannerra