Skip to main content

albisteak

EH Bilduk Iruñeko auzoetarako programa aurkeztu du

2019-05-20
Euskal Herria Bilduk Iruñeko auzoetarako programa aurkeztu du. Orain arte egindako inbertsioak zerrendatzeaz gain, aurreikusita dauden lan eta proiektuak birpasatu ditu, Joseba Asironek, alkate eta alkategaiak.
Inoiz baino diru gutxiago bildu du aurten Ibilaldiak

2019-05-20
Minimo historikoa ezarri du eta, are gehiago, zorpetuta utzi du Lekeitioko Azkue ikastola. Ibon Goitia zuzendariak azaldu duenez, oso zaila izango dute egoera ekonomiko zail honi aurre egitea. Arrastaka eramango duten kontu bat izango dela hau aurrerantzean, esan du Ibon Goitiak. Gune bat erori zen eta birkokatzea lortu zen. Eguna, euritsu hasi zen atzo eta atertuko zuela uste izan arren ez zen hala izan. Euritik pasata izan bazen ere, eskertu nahi izan dute hurbildu zen jende guztia eta sortu zen giroa. Biharamunean material asko dago soberan. Hala ere, jendearen eta baita talde batzuen ekarpena eskertu nahi izan dute, askok ez baitute kobratuko. Hori kontutan hartuta elkartasun deia egin du, berriz ere. Kutxabanken eta Euskadiko Kutxan zabaldu dituzte diru kontuak, ekarpenetarako.
Gernika. Genealogy of a lie: Gernikako borbardaketari buruzko gezurrak argitara

2019-05-20
Xabier Irujo historialariak Gernika. Genealogy of a Lie izenburua duen liburua aurkeztu du Koldo Mitxelena kultur etxean. Azken 50 urtetan Gernikako bonbardaketaren inguruan ingelesez argitaratu den obra bakarra da Irujok idatzi duena. Orain dela bi urte gazteleraz argitaratutako liburua ingelesera itzuli dute eta hainbat datu gehitu dizkio Irujok. Idazleak adierazi du Francok bere garaian hainbat gezur zabaldu zituela Gernikako bonbardaketaren inguruan, eta nabarmendu du 40 urteren ondoren gezur horiek bizirik jarraitzen dutela. Adibide gisa, hildako kopuruari dagokiona nabarmendu du idazleak. 15 urteko ikerketa eta dokumentazio lana dago liburu honen atzean, idazlearen esanetan. Garaiko testigantzen eta dokumentazio lanaren bidez osatu du liburua historialariak, eta azpimarratu du liburuaren xedea Gernikako bonbardaketaren gaia nazioartekotzea dela. Bestalde, azpimarratu du ia ezer ez dela argitaratu orain arte gertakariaren bertsio ofizialaren egiazkotasunari buruz.
010 Bilboko Udaleko zerbitzuko langileek 5. greba eguna dute gaur

2019-05-20
Lanalde enpresaren bidez azpikontratatuak dituen 12 langileek lanuzteekin jarraitzen dute beren lan baldintzak defendatzeko asmoz. Enpresaren eta Udalaren jarrera salatu dute. Salatu dute eduki duten kontaktu bakarra korreo elektronikoz izan dela. Bosgarren greba eguna izan da gaurkoa. Arreta zerbitzuko langile hauek kudeaketa eta argibideak ematen dizkiete herritarrei, galdera bakoitzari erantzun espezializatuak emanez. Beste sail batzuetara bideratu dute telefono bidezko arreta. Erantzungailu automatikoak ez du azaltzen langileak greban daudenik, arazo teknikoen ondorioa dela dio. Beren gainerako lanak ere automatizatu egin dituztela azaldu dute. Adierazi dute lerro gorririk ez daukatela, ez bada telemarketineko hitzarmenari uko egitea. Nabarmendu dute puntu guztiak negoziatzeko prest daudela.
Bilboko Udaleko PSE-EEk hezkuntzan "arreta berezia" jarriko duela adierazi du

2019-05-20
Bilboko PSEren alkategai Alfonso Gilek bere alderdiak hezkuntzarekin duen konpromisoa adierazi du Basarrate landan egindako agerraldian. Udalak hezkuntzako eskumen oso murritza izan arren, haur eskolen egoeraren inguruko diagnostikoa eskatuko duela agindu du eta heziketa bukatzean lanpostu duinak sortze aldera, enplegu eta hezkuntza eragileekin fundazioa sortu nahi duela iragarri du sozialistak.
 
bannerra

bannerra