Skip to main content

Oro har

Tortura: Sandra Barrenetxearen lekukotza Guardia Zibilaren aurkako epaiketan

2017-03-15

Sandra Barrenetxeak, malkoei ezin eutsiz, atxiloketa eta inkomunikazio garaian pairatutako tratu txarrak deskribatu ditu: "Poltsa egiten ari zirela, bat gainean jarri zitzaidan, metalezko objektu bat eskutan, bortxatu egingo nindutela esan zidan" adierazi du Barrenetxeak eta akusatutako hiru guardia zibil ezagutu ditu.

Hunkituta deklaratu du Barrenetxeak bera torturatzea leporatuta lau guardia zibilen aurka Bilbon burutzen ari den epaiketan. 

Bat-Batean | Agin Laburu eta Amasako bertso saioa

2016-11-26

Agin Laburu izan dugu gurean. Astigarragako bertsolariarekin solasaldi interesgarria izan dugu, eta azaroaren 12an Amasan egindako bertso saioaren momenturik onenak jaso ditugu.

Bat-Batean | Bizkaiko taldekako finala Markinan

2017-07-14

Ekainaren 3an Markinan jokatu zen Bizkaiko taldekako txapelketaren finala. Iurretako Bertso Taldie, Abadiñoko Koipelustre´s, eta Markinako Akerbeltzen Antxumak taldeak aritu ziren nor baino nor. Saioaren bertsoaldi onenak jaso ditugu.

Presentziak eta ausentziak alarde parekidean

2017-06-30

Bi alarde izan dira aurten ere Irunen. Alarde baztertzaileari harrera egin diote Javier de Andresek eta Jose Antonio Santano alkateak. Denis Itxaso, Maddalen Iriarte, Manu Lezertua arartekoa eta Izaskun Landaidak babestu dute parekidea.

Bat-Batean | Altzako bertso saioa

2017-06-14

Ekainaren 4an, Donostiako Altza auzoan, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu aritu ziren bertsotan. Euriak ere ez zuen zapuztu jaialdia; plaza ondoko arkupeetan egin zuten saioa. Bertsoaldi onenak jaso ditugu.

Joka dezagun Plazan! ekimena Hernanin

2017-06-02

Ekainak 2 ostiralean, Joka dezagun plazan! ekimena egin zen Hernanin Kirola eta Berdintasun Sailek elkarlanean sustatuta. Ekimen honen helburua emakumeak kalean duen presentzia, oro har, eta emakume kirolariarena, bereziki, handitzea da.

 
bannerra

bannerra