Skip to main content

Skapa

Su txikian, lasai eta presa barik dator Seiurteren azkena

2015-06-11

Berrizko Seiurte taldeak "Ezpalak" lan berria argitaratu du. Lasai eta presarik gabe egin du taldeak lan berria. Estutzen duen helmugarik gabe. Noizbait, abesti berri bat izango denaren hariari helduko dioten zihurtasunarekin. Filosofia horri jarraituz sortu ditu Seiurte-k bere ezpalak. Iokin Elorza gitarra jotzaile eta abeslariarekin izan gara.

Skapa | Piztu euskara eta gozatu asteburuaz

2015-06-11

Lasai eta presarik gabe egin du Seiurte taldeak "Ezpalak" izeneko lan berria. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hona hemen: "Piztu euskara" lelopean gauzatuko dute Gasteizen Araba euskaraz, Arriaga Antzokiak 2015. urteko programazioa aurkeztu du, Gateizeko Kaldearte jaialdiak 46 ikuskizun ikusteko aukera emango digu,  Bilboko San Frantzisko auzoak "Munduko arrozak" ekimena hartuko du, Andoainen Rock Jaialdia izango duzue eta ZAWP-en udari ongi etorria emango diote.

“Pizti asko daz Euskal Herrian”

2015-06-04

Ondarruko Piztiak taldeak lan berria du kalean “U” izeneko lana. 16 urteren ondoren laukote formatua berreskuratu du Piztiak-ek, Jesus Galan gitarrista taldera itzuli baita. Diskoaren finantzazioan laguntzeko taldeak zabaldutako crowdfunding kanpainan ekarpen ekonomikoa egin zuten lagunek izan zuten entzuteko lehen aukera eta lana “oso Piztiak” dela esan zuten.11 kantu biltzen ditu u-k, eta horietako bat, “Lehen urtebetetzea zu gabe”, Aitzol Aramaio zinemagile eta Piztiak-eko kideen lagun mina zenari eskainia dago. Ohi bezala, Kirmen Uriberen letrak daude lanean eta Petti kantariak ere parte hartu du disko berri honetan.
 

Skapa | Asteburua gustatzen jata, jaku!

2015-06-04

Euskal eskola publiko euskalduna gustatzen jatala eta gustatzen jakula aldarrikatuko dute ozen igandean Elgoibarren. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hona hemen: Mallabian eta Arrietan azoka interesgarriak topatuko dituzue, Arriaga Antzokiak Sarrionandiaren “Narrazio Guztiak” lanaren irakurketa jarraitua hartuko du eta Bilboko Errekalde auzoan zirkuaren magiaz gozatzeko aukera izango duzue. Gorputzak kontzertu potenteak eskatzen baditu,  Iruñean topatuko dituzue Tres Sesenta jaialdian.

Istorioez nork beteko zain, "Kaxa Hutsak"

2015-05-28

Deserria armairu batean ezkutatzea da, norbaitek irekiko duen beldurrarekin, eta inork inoiz irekiko ez duen beldurrarekin. Horrela dio Joseba Sarrionandiaren poemak eta esaldi hau hartu dute abiapuntu "Kaxa Hutsak" izeneko proiektuaren sortzaileek. Gari Garaialde eta Josu Trueba argazkilariek eta Iker Oiz diseinatzaileak abian jarri dute egitasmoa. Erbesteari poemak, kantuak, filmak eta liburuak eskaini zaizkio, eta beraiek argazkiak oinarri dituen lana bildu nahi dute. Argazkilaritza dokumentala deritzona egin nahi dute, frankismoa amaitu zenetik beren sorterritik ihes egin duten euskaldunen esperientzia kontatuz.

Skapa | Harro ibiltzeko asteburua!

2015-05-28

"Kaxa Hutsak" egitasmoa ezagutu dugu. Deserria eta argazkilaritza uztartzen ditu. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hona hemen: futbolzaleak izan ala ez, dagoeneko mundu guztiak du larunbateko hitzorduaren berri; Bilbon Bizkaiko Ikastolen aldeko Ibilaldia jaia izango dugu "Harro Ibili" lelopean; Barakaldo eta Bilbok ACT jaialdia hartuko dute; Sarak, berriz,, Usopop festibala; Arriaga Antzokiak bere 125. urteurrera ospatuko du;  Donostiako Olatu Talkak era guztietako proposamenak ekarriko ditu; eta Zarautzen Literaturia jaialdia izango duzue asteburuan.

 
bannerra

bannerra