Skip to main content
bannerra

Skapa

Skapa | Euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarra hastear da!

2014-11-20

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Oliba Gorriak taldeak "Garaipenera Arte!" disko berria aurkeztu digu. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza: Lekeitioko Zine Bilera igaldean hasiko da, azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izango da, komikizaleen paradisua Getxoko Komiki Azokan topatuko dugu,  Muguruzaren azken proiektua Black is Beltza proiektua Bilboko Alondegian ikusgai izango dugu, Ordiziako eta Hondarribiako udalek neguko hile hauetarako egitarau oparoak prestatu dituzte!

Siroka taldeak sei maluta iragarri ditu

2014-11-13

Neguko lehen elurteetan bezala, egun eguzkitsuetan noizbehinka erortzen diren malutak bezala, eroriko dira hemendik aurrera Sirokaren kantu berriak. "Malutak" izeneko proiektua jarri du abian Bizkaiko taldeak eta diskoaren eskematik kanpo kokatzea erabaki du. Horregatik sei kantu berri banaka-banaka argitaratzen joango dela iragarri dute. Baina maultak ez dira bakarrik etorriko, single bakoitza bideoklip berri batetaz jantzita etorriko da, bideosortzaile anitzen ikuspuntua eta estiloa islatuz. "Azala" du izena lehen malutak.

Skapa | Banaka banaka erortzen diren maluten bila

2014-11-13

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Siroka musika taldeak banaka-banaka erortzen joango diren "Malutak" iragarri ditu. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza: Bilbok Zentsura At! Jaialdia hartuko du, Baionan gauzatuko da  Xilaba bertsolari txapelketa, Getxon Manga azoka izango duzue asteburuan eta Zinebi Jaialdiko nobedadeak Bilbon izango dituzue ikusgai. Gainera, Koiu musika taldea ezagutzeko aukera izan dugu.

Bilboko Udal Txistulari Bandak "Plazan" dantzatzera gonbidatu gaitu

2014-11-06

Bilboko Txistularien banda munduko danbolinteroen elkarte profesional bakarrenetakoa da, Erdi Aroan musika-jole eta juglareen udal taldeak izan zirenaren lekuko bizia. Kontzertuak eskaintzeaz gain Bilbokoak diskoak ere kaleratu ditu. Azkena Plazan izeneko lana.
 

Patxi Zubizarretak “50” izeneko liburua aurkeztu du

2014-11-06

Donostiako Garoa liburutegi berrian aurkeztu zuen Patxi Zubizarretak "50" (Txalaparta) izeneko liburu berria. Mintxo izeneko marrazkilariaren ilustrazio liluragarriak ditu, eta baita ere, Joserra Senperenak osaturiko diskoa. Bertan 10 abesti batu dituzte besteak beste;  Antton Valverdek, Maddi Oihenartek eta Rafa Berriok abesturikoak. Lanaren aurkezpen berezian izan ginen.

Skapa | Kirol probak, zientzia, antzerkia, musika eta beste eskura!

2014-11-06

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: “50” da Patxi Zubizarretak argitaratu duen azken liburuaren izena Donostiako Garoa liburudendan aurkeztu zuen. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza: Kirolariek Harriblock eskalada txapelketa eta Behobia lasterketa izango dituzte asteburuan, Zientziaren maitaleek zientziaren astean gozatzeko aukera izango dute, eta 7. artea zinez gustuko baduzu Prezinebi jaialdia izango duzue egun hauetan. Arrietako San Martin azokaz eta  Bilboko Udal Txistulari Bandak kaleratu duen azken lanaz ere aritu gara.

 
bannerra

bannerra