Skip to main content
bannerra

Skapa

Gizarte modernoaren psikosi sozial neurrigabea

2014-10-30

"Arkimedesen Printzipioa" antzezlanak, benetekoa edo asmatua izan daitekeen gertakari bat hartu du oinarri. Dana ondo dago, neskato batek, haur taldeko entrenatzaileak mutiko bati ezpainetan musu bat ematen ikusi duela esaten duen arte. Hor hasiko dira arazoak. Hala ere lanak ez du pedofiliaren gaia landuko eta gure jendartean nagusi dan psikosi sozial neurrigabean jarriko du fokoa. Besteak beste, lortutako segurtasun maila galtzeko dugun beldurrraz hitz egingo digu lanak. Orain Arriaga Antzokira bai gazteleraz zein euskaraz heldu dan lanak arrakasta izugarria lortu du dagoeneko Mexiko, Argentina, Kolonbia edota Errusia bezalako herrialdeetan. Lan arrakastatsuaren protagonistekin izan gara.

Skapa | Azpeitian antzerkia eta Ondarroan literatura protagonista

2014-10-30

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Arriaga antzokian "Arkimedesen Printzipioa" antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Gizarte modernoaren psikosi sozial neurrigabea oholtzara eramango du lanak. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza:  "Literatur Amuak" egitasmoa egingo dute Ondarroan, Azpeitian berriz euskal antzerkia izango da nagusi, BECen BIME jaialdia ospatuko da, Guggenheim museoa bere 17. urteurrena ospatzen ari da egun hauetan, Bergaran eta Elorrion 7. artea izango da nagusi eta azken egunetan kaleratu diren disko berrien errepasoa egin dugu.

Bere diskorik "onena eta landuena" kaleratu du Itziarren Semeak taldeak

2014-10-24

Itziarren Semeak taldeak Revolta izeneko diskoa aurkeztu berri du. Diskoa aurkezteko egindako ekitaldian taldekideek azaldu dutenez euren diskorik onena eta landuena da hauxe, Revolta izenekoa. Horren adierazle da lan berria prestazeko taldeak urtebete hartu duela, aurreko diskoak hilabete gutxitan prestatu dituzten bitartean. Orain taldea Argentinara doa diskoa aurkezten. Azaroaren 6tik 15era bira egingo dute Hego Ameriketan, hau dela eta Euskal Herrian azaroaren 22a bitarte itxaron beharko dugu lana zuzenean entzuteko.

Olatz de Andrés koreografoaren lana ikusteko aukera izango dugu BAD jaialdian

2014-10-24

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hamaseigarren edizioa indartsu etorri da Bizkaiko hiriburura. Euskal sorkuntza berriak  presentzia handiagoa izango du edizio honetan baina  nazioarteko konpainien lanak alde batera utzi gabe. Guztira, programazioak 14 estreinaldi eta jaialdirako propio sortutako hiru kooprodukzio lan jasotzen ditu. Hauetako bat Olatz de Andrés koreografoaren azken lana. El cielo ahora da honen izena eta mitoaren eguneratzea jorratzea da bere helburua. Horretarako Medusaren mitoa hartuko du oinarri. Begiratzen zuena harri bihurtzeko gaitasuna omen zuen mito honetako protagonistak.

Skapa | BAD jaialdia ate joka

2014-10-24

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hamaseigarren edizioa indartsu etorriko da Bizkaiko hiriburura.14 estreinaldi eta jaialdirako propio sortutako hiru kooprodukzio lan jasoko ditu jaialdiak. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza: Itziarren Semeak taldeak Revolta izeneko diskoa aurkeztu berri du, Donostian mamu, sorgin eta bestelako pertsonaia fantastikoekin hitzordua izango duzue Fantasiazko eta Beldurrezko astearen barruan, Bilbon berriz,  Zinemakumeak jaialdia izango duzue, Bergaran Txotxongiloak izango dira nagusi eta musikari dagokionean bi hitzordu aipatuko ditugu Jazpana eta EH Sona.

Emakumeak omenduko ditu EHAZEk "Antzerkizale" egunean

2014-10-16

Bilbon ospatuko da larunbat honetan, urriak 18, EHAZEk antolaturiko "Antzerkizale" eguna. Bertan hamaika kontu ikusteko aukera izango dugu. Eidabe taldeak "Sardina Freskue!" lana eszenaratuko du Plaza Berrian. Ondoren, "Pabilioi 6" aretoan jarraituko du jaiak: bazkari herrikoiarekin, Erriberako auzotarrek prestatutako Pastoralarekin eta beste hainbat sorpresarekin. Egunari amaiera emateko, Antzerkizale Saria banatzeko gala egingo dute gai berezi batekin: emakumeak eta antzerkia.

 
bannerra

bannerra