Skip to main content
bannerra

Skapa

Urtz taldea prest dago Ibilaldirako

2015-05-28

2015ean bigarren kontzertua eskainiko dute Bilboko Ibilaldian. Gogotsu daude, bi urte itzultzea erabaki zutenetik. Ordea, erritmo lasaia aukeratu dute "Astiro" azken diskoa aurkezteko. Iaz 25 kontzertu inguru eman ondoren, lasaiago dabiltza. Ibilaldian klasiko dezente eskainiko dituzte adin guztietako jendeak gozatzeko.

Gabriel Arestiren mundura hurbilduko gaituen zikloa Bilbon

2015-05-21

50 urte bete berri dira Gabriel Arestiren Harri eta Herri poema liburua argitaratu zenetik, eta 2015eko ekainean 40 urte beteko dira bilbotar poeta hil zenetik. Une ezin egokiagoa Gabriel Arestiren bizitza, figura eta lana batuko dituen zikloa egiteko. Deustuko Unibertsitateak eta Gabriel Aresti Kultura elkarteak indarrak batu dituzte Gabriel Arestiren bizitza eta lana gizarteratzeko. Hauxe eta bestelako xehetasun ugari kontatu dizkigute ziklo honen antolatzaileek.
 

Morse kodean bai, baina guztiok ulertzeko moduan

2015-05-21

Aurten 16. edizioa du Leioako Umore Azokak eta arte eszenikoen erakusleiho handian guztira, 17 euskal konpainiek hartuko dute parte. Horietako 12 taldek obra berria estreinatuko dute. Aniztasuna ere azpimarratu dute antolatzaileek horrela azaldu dutenez zazpi ikuskizunek dantza izango dute ardatz, seik antzerkia, hiruk zirkoa, eta instalazio multidiziplinar bat ere izango da. Hori bertako konpaniei dagokionean baina kanpotik ere asko izango dira etorriko direnak. Guk lan berria estreinatuko duen Zirkozaurre konpainiarekin egoteko aukera izan dugu. Morse izeneko lana aurkeztuko dute hauek Leioan.
 

Skapa | Umorea kalean eta Aresti gogoan

2015-05-21

Leioako Umore Azokan, arte eszenikoen erakusleihoan, guztira 17 euskal konpainiek parte hartuko dugu. Horietako 12 taldek obra berria aurkeztuko dute. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe da gure eskaintza: 50 urte bete berri dira Gabriel Arestiren "Harri eta Herri" poema liburua argitaratu zenetik eta bere omenezko zikloa egingo dute Bilbon; Balmasedan "Artekale" erakusketa topatuko duzue; Maiatzaren 31n Ibilaldia ospatuko da Bizkaiko hiriburuan; Basaurin euskal astean buru belarri sartuta daude; eta MAX sarietan saritutakoak ezagutuko ditugu.

Euskal Herriko Gaztetxerik zaharrena, oraindik ere gazte

2015-05-14

Larrabetzuko Andra Mari kaleko 23. zenbakian dagoen eraikinak herritarren parte bat gordetzen du, zentimetro bakoitzan hamaika istorio. Bizitza oso bat gordetzen du Hori Bai gaztetxeak.

Skapa | San Isidro egunak jai giroa ekarriko digu Euskal Herrira

2015-05-14

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 50 urte beteko ditu aurten, hauxe dugu Euskal Herriko Gaztetxerik zaharrena. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe da gure eskaintza: Bermeon arrain azoka ospatuko dute, 'La Leçon' eta “War Now” lanak Bilboko Alondigan izango ditugu asteburuan ikusgai, Poltsikoko Antzerkia nagusi izango da egun hauetan Donostian, Mikel Urdangarinek Nafarroa bisitatuko du bihar, MAZ Basauri jaialdia maiatzaren16tik 29ra gauzatuko da, Izpi berriez, eskola berria lelopean ospatuko du aurten Sortzen-ek euskal eskola publiko berriaren jaia.

 
bannerra

bannerra