Skip to main content

Skapa

Horman Poster eta Teatro Sotterraneo asteburu honetan Azkuna Zentroan

2015-05-14

Nik neure etxera gonbidatuko zaitut eta zuk zeurera ideia sinple horretan oinarritzen da Amphitryon izeneko proiektua. Asteburu honetan Amphitryon programan, ikuskizun bikoitza izango dugu, Horman Poster-en eta bere gonbidatua den Teatro Sotterraneoren eskutik. Programaren helburuari jarraiki, bertako konpainiak bere lana aurkeztuko du Azkuna Zentroan, eta, anfitrioi gisa, nazioarteko konpainia bati egingo dio gonbita, honek ere  Azkuna Zentroan bere lana aurkeztu dezan. Bertako konpainiak, bestetik, aukera izango du gero nazioarteko anfitrioiak hautatutako esparruan bere lana erakusteko. Horman Poster taldeko kideekin izan gara eta asteburu honetan Bilbon ikusgai izango denaren inguruan galdetu diegu.

"Sold Out" da poligrafo bakarra

2015-05-07

21 urte beteko ditu aurten Berri Txarrak taldeak musika munduan, tarte horretan 8 lan argitaratu ditu eta dokumetal bat egin du. Munduko hanbait txokotan kontzertuak eskaini dituzue, bira luzeak, kontzertu handiak, kontzertu txikiagoak... Mundu zabalean izan dira baina baita etxean ere. Kanpoan izan ditugu egun hauetan baina asteburuan Bilbora bueltatuko dira. Gorka Albizurekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Skapa | "@xik ikastol@" lemapean danok Senperera!

2015-05-07

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Berri Txarrak taldeak Bilbon aurkeztuko du asteburu honetan bere azken lana. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe da gure eskaintza:  Herri Urrats Senperen gauzatuko da, Balmasedan berriz Erdi Aroko azoka izango duzue, Arrigorriagak Nazioarteko Clown eta Pailazoen jaialdia hartuko du, Santutxun bertso saioa topatuko duzue, Biboko kaleetan magia izango da nagusi eta Donostian Literaktum jaialdia gauzatuko da.

Erroetara itzuli nahi du Kalakan taldeak

2015-04-30

"Elementuak" izeneko bigarren diskoa plazaratu du Ipar Euskal Herriko Kalakan hirukoak. 14 kantu berri batu dituzte. Madonnarekin izandako esperientziaren ondoren, euren erroetara bueltatu nahi izan dute. Jamixel, Thierry eta Xanen disko berria eskuratu nahi izanez gero, ez bilatu dendetan kontzertuen ostean izango dute soilik salgai.

Skapa | Maiatzaren Lehenaren asteburu berezia

2015-04-30

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Kalakan taldeak "Elementuak" izeneko lan berria du kalean. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe da gure eskaintza: Maiatzaren Lehena dela eta mobilizazioak izango ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan, Arrietan azoka izango da asteburuan eta Bilbon ere merkatuak topatuko ditugu, giroa berotzen joateko PreFant jaialdia izango dugu egun hauetan, eta Willy Toledo aktore ezagunak Lekeitio bisitatuko du, antzerki proposamenek eta mendi martxek osatuko dute gaurko gure agenda.

Loraldia jaialdia abian da

2015-04-23

Apirilaren 23tik 26ra Bilbo Euskal sorkuntzaren plaza izango da Loraldia jaialdiari esker. Guztira, hamazazpi ekitaldi eskainiko ditu Loraldia jaialdiak antzerkia, musika, artea, bertsolaritza, literatura eta dantza tarteko eta 50 sortzaile baino gehiago bilduko ditu. Anton Abbadiak antolatutako Lore Jokoak ditu abiapuntuan Loraldia jaialdiak.

 
bannerra

bannerra