Skip to main content

Skapa

Bakardadearen hamaika aurpegiak

2015-04-23

Getxoko Torrene Aretoan Agustin Bilbao margolariaren erakusketa dugu ikusgai. “Desde una luz nueva” da erakusketaren izena. Bertan ikusgai izango ditugun lan guztiek gaueko argia dute, iluna. Gaia berriz, bera da kasu guztietan bakardadea. Esaten dute, bakardadea dela espiritu bikain guztien patua eta horrela argertuko zaizkigu margoztuta aurpegiak Agustinen lanetan ere bakar bakarrik. Hala ere, dena ez da iluna izango Agustinek etorkizun hobe bati atea zabalik utziko dio.

Skapa | San Prudentzioek festa giroa ekarriko dute Gasteizera

2015-04-23

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Getxoko Torrene Aretoan Agustin Bilbao margolariaren erakusketa dugu ikusgai. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe da gure eskaintza: Gasteizen San Prudentzioak ate joka dituzte, Baigorrin Nafarroaren Eguna egingo dute, 78 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutela, Aian mundu zabaletik ekarritako lorarik bitxienak ikusteko aukera izango da, Bilbon BreakOnStage Kultura Urbanoen jaialdiarekin hitzordua duzue eta Emarock eguna ospatuko dute Aretxabaletan.
 

Dantzarako musika maite duten Anai Arrebak

2015-04-16

Bueltan da Anai Arrebak taldea. Disko berria argitaratu dute, eta oraingoan beraien soinu esentziari eta espirituari eutsio diote. Ordea, eboluzioaren alde egin dute. Erro beltzeko musika, pop, funk eta disco doinuak, rocka, melodiak eta elektronika aurkituko ditu entzuleak disko berrian. Marga eta Iñaki Altolagirre anai-arrebekin hitz egin dugu.

Skapa | Loraldi berri baten atarian

2015-04-16

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Anai Arrebak taldeak disko berria du kalean. Euskarazko disco musikaren alde egiten dute. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe da gure eskaintza: Bilbon "Gutun Zuria" Letren Nazioarteko Jaialdia eta "Loraldia" jaialdi berria topatuko ditugu, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia izango dugu eta Otxandion “Euskaraz Bizi" egunaren festan parte hartzeko aukera luzatuko dizuegu. Moda eta antzerki estreinaldien inguruan hitz egiteko aukera ere izango dugu gaurko saioan.

Altxa kopa hori!

2015-03-12

Ardoaren eta bere dastaketaren inguruan sortutako ikuskizun berritzailea da “Hor dago ardoa”. Bertan, Mikel Garaizabal enologoak sei euskal ardoren dastaketa gozagarri eta argigarri bat gidatuko du. Guzti hau, ordea, ikuskizunerako espreski sortutako diziplina anitzeko sorkuntzaz inguraturik gauzatuko da. Dastaketan zehar, zilueta misteriotsu batek koadro erraldoi bat margotuko du. Zuzeneko musika eta bideo sorkuntzaz lagundurik. Eta aktore bik, zerbitzari, kantari, poeta eta zirikatzaile lanak egingo dituzte. Honek guztiak une atsegina bizitzeko aukera emango die ikusleei Euskal Herriko 6 ardo goxo dastatzen dituzten bitartean.

Skapa | Ardoaren alde artistikoa

2015-03-12

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: ardoaren eta bere dastaketaren inguruan sortutako ikuskizun berritzailea da “Hor dago ardoa”. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: P6 aretoak martxorako prestatu digun egitaraua errepasatuko dugu, Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia, Laburbiraren egitaraua begiratuko dugu eta dagoeneko txosna giroan sartuta Deustuko jaiak asteburuan hasiko direla kontatuko dizuegu.

 

 
bannerra

bannerra