Skip to main content
bannerra

Skapa

“Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek”

2015-03-05

Bigarren urtez antolatu dute Gernikan Lekuek jaialdia. Ohiko musika jaialdien metodologia alde betera utzita, Lekuek, aste oso batean eta herriko, txoko, tabena eta elkarte ezberdinetan egiten duten jaialdia da. Aurten martxoaren 8tik 15era gauzatuko da eta 30 musika emanalditik gora batuko ditu. Gainera festibalak salgai jarri duen bonoari esker, 20 euroren truke jaialdiko ekitaldi guzti guztietan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Martxoaren 8an Bilboko Arriaga Antzokian Pier Paul Berzaitz izango da

2015-03-05

Martxoaren 8an Bilboko Arriaga Antzokian oso oso hitzordu berezia izango da. Izan ere, Euskal Herriko musikari handi eta emankorrenetako batek kontzertu handia eskainiko du. Pier Paul Berzaitz Zuberoako artista handiaz ari gara. Martxoaren 8an “Egunsentiaren kantak” izeneko iksukizuna eskainiko du zuberotarrak, bertan,  Xabier Letek idatzitako azken liburuko poemak musikatu egin ditu.

Skapa | Txikia, askotarikoa, eklektikoa, horizontala ... horrelakoa da Lekuek festibala

2015-03-05

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Gernikako Lekuek jaialdiak 30 musika emanaldi baino gehaigo bilduko ditu. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: martxoaren 8an  emakume Langileen Nazioarteko eguna dela eta hamaika hitzordu topatuko duzue, Arriaga Antzokian Mikel Urdangarin eta  Pier Paul Berzaitz-en kontzertuak izango dira , Korrika Kulturalari begira ere jarriko gara eta bertatik bi proposamen ekarriko ditugu; Hor dago ardoa eta Fausto, Donostian gauzatzen ari dan Dfeia Azoka gogoan izango dugu eta saioaren azken txanpan Napoka Iria taldeaz mintzatuko gara.

“Amodioaren Ziega” eta “Jokoz Kanpo” lanak estreinakoz Kultur Maratilan

2015-02-26

Kultur Maratila Artedramak eta Kultur Leioak elkarrekin egindako ekimena dugu. Aurten, otsaileko azken ostegunean, hilaren 26an, hasi eta martxoaren batean amaituko da, igandez. 2012an abiatu zen zikloa eta antzerkia, dantza, bertsoa, musika, performancea eta bestelako hamaika arte adierazpen biltzen ditu. Gainera Kultur Maratila euskal sorkuntzaren plaza ere bada, askotariko artistek eta publikoak bat egiten duten tokia. Eta argi dago zuek ere espazio horretan tokia baduzuela.

Skapa | Mundu berri bat antzez dezagun elkarrekin

2015-02-26

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: “Amodioaren Ziega” eta “Jokoz Kanpo” lanen estreinaldia hartuko du Leioako Kultur Maratilak. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: Leioan, Eibarren eta Lekeition antzezlan interesgarriak topatuko ditugu, Lilatoia asteburuan gauzatuko da, eta Durangoko Landako guneak 40 Minutu Rock jaialdia hartuko du.

Muelle 3; dantzarako espazioa baino askoz gehiago

2015-02-19

Muelle 3 izeneko espazioan sartzeko aukera izango dugu gaurkoan bertan hiru artistekin hitzordua egin dugu. Hirurak dantza munduan trebeak dira eta euren ezagutzak batu dituzte Mulle 3 espazioaren kudeaketa aurrera eramateko. Dantza tailerrak bideratu, proiektu berriak aurrera ateratzeko laguntza eskaini eta hezkuntza formalean idea berriak zabaltzeko lehen bideak zabaldu. Muelle 3 espazioan denetarik giten dute. Horren lekuko izateko aukera izan dugu. Hementxe Igor de Cuadra, Olatz de Andres eta Matxalen de Pedrok kontatu digutena.
 

 
bannerra

bannerra