Skip to main content

Skapa

Skapa | Antzerki proposamenak eta etxeko txikiekin egiteko planak!

2015-02-19

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Muelle 3 dantzarako espazio bat bainoa askoz gehiago da. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: bihar intsumisioaren 26. urtemuga dela gogoratuko dugu, Dantzaz Konpainiaren dantzariekin batera Mikel Laboarern imaginarioa ezagutzeko aukera izango dugu, Azkoitian eta Leioan antzerkia nagusi izango da egun hauetan, Bilboko Guggenheim Museoak Art After Dark ekimenaren edizio berria hartuko du, eta etxeko txikientzako proposamenak ere izango ditugu gaurkoan.
 

Musikaren gose, idatzien goseti, irudien gose ikara

2015-02-12

Joseba Sarrionandia idazleak, Gose musika taldeak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek, indarrak batu dituzte "Gosariak" lanean. Sarrionaindiak sortutako testuak kanta bilakatzen dira Goseren eskutik, eta era berean irudi bihurtzen dira Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolearen lanari esker, edozein norabide har dezakeen lan bakarra borobilduz. Nortasun, elementu eta espazio anitz eta desberdinek bat egiten dute 5 zentzumenak elikatu ditzakeen obra osatzeko. Modu honetan definitzen dute egileek Gosariak proiektua Korrika Kulturalak martxan jarri duen proiektua hain zuzen ere.

Skapa | Sei egunetako kolore, dantza eta zaratarako prest?

2015-02-12

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Joseba Sarrionandia idazleak, Gose musika taldeak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek, indarrak batu dituzte "Gosariak" lanean. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: Inauteriek kolorea ekarriko dute Euskal Herrira. Tradizio handiko jaia dugu hau hainbat herritan oso modu berezian ospatzen dana. Hauen errepasaoa egingo dugu. Baina mozorroak gustuko ez dituztenek ere topatuko dituzte hamaika plan gurean.

Mikel Urdangarin: "Nigan esentziarik balego, esentzia hori erakustera nator"

2015-02-05

Getxoko Andres Isasi Aretoan abiatuko du Mikel Urdangarinek bere bakarkako lehen bira. Lau hilabetetan, 24 kontzertu eskainiko ditu bakarlariak, beste horrenbeste herri bisitatuz, gitarra eta ahotsaren laguntza bakarraz. Orain arte Mikelek egin duen proposamenik soilena dugu bira berria baita pertsonalena ere. Dana dala biraren nondik norako guztiak berari galdetu dizkiogu zuzenean. Hementxe Mikelen hitzak.
 

Skapa | Kaldereroek ekarriko dute inauteri giroa Euskal Herrira

2015-02-05

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Mikel Urdangarinek bakarkako bira abiatuko du asteburu honetan Getxon. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: Inauteriak ate joka ditugu, Kataluniako Euskal Zinema Jaialdialdia aste honetan abiatuko da, Nafarroako Bertsolari Txapelketa ere hastear da eta Korrika Kulturalak utziko dizkigun proposamenak errepasatuko ditugu. Saioari bukaera emateko Bob Marley handiaren musika ekarriko dugu gurera.

"Amphitryon" eta "Bideotik", Bilboko Alhondegian topatuko ditugun bi altxor berri

2015-01-29

Aste honetan proposamen interesgarri bila, Bilboko Alhondigara jo dugu, bertan bi proiektu berri jarri diztutelako abian. Alde batetik disziplina anitzetako arte eszenikoak ekarriko dituen Amphitryon proiektua eta bestetik bideo-sorkuntzak ekarriko dituen Bideotik programa.

 
bannerra

bannerra