Skip to main content

Skapa

Ttanttakaren "Barealdi magikoa" lana Bilboko Arriagan ikusgai

2015-01-29

Urtarrilaren 29tik 31ra “Barealdi magikoa” duintasunaren eta bizitzaren zentzuaren bilaketa kontatzen duen istorioa ikusteko aukera izango dugu Bilboko Arriaga Antzokian. ‘Barealdi magikoa’ Alfredo Sanzol iruindarraren azken sorkuntza da. Maitasuna, obsesioa, etxe batean indarrez sartzea, ehiza eskopetak, alkohola, ametsak, igerileku txikiak eta bestelakoak agertuko dira antzezlan honetan.

Skapa | Bertsoak, bertsolariak eta bertsozaleak Bertso egunean nagusi

2015-01-29

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Amphitryon eta  Bideotik Bilboko Alhondegian topatuko ditugun bi programa berri dira. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: bertsoak, bertsolariak eta bertsozaleak Bertso egunean nagusi, San Blasek euskal Herriko eztarriak zainduko ditu, Zinegoak jaialdia Bilbon topatuko dugu, BECen eskulanen azoka ospatuko da, Aukeran Dantza konpainiak Geltokia ikuskizuna auekeztuko du eta 7 Katu Gaztetxeak  8. urteurrena ospatuko du.
 

“Dolares de Arena” filmak emango dio hasiera Zinegoak jaialdiari

2015-01-22

Urtarrilaren 26an hasi eta otsailaren 2a bukatuko da 2015eko Zinegoak jaialdia. Berritasun aipagarrien artean, euskararen presentziaren igoera dago aurten. Izan ere, hiru ziklo eskainiko dituzte osorik euskarazko azpidatziekin. Horrez gain aipagarria da ere jaialdiko ekimenen %30a doainik izango direla. Guztira 100 lan ikusi ahal izango dira jaialdian eta hauetako asko estreinaldiak izango dira.

“Demokratiza Dezagun Demokrazia” lana Deustuko zubiko aginte etxolan ikusgai

2015-01-22

Urtarrila bukatu bitarte, Daniel Garcia Andújarren “Demokratiza Dezagun Demokrazia” lana ikusteko aukera izango dugu Deustuko zubiko aginte-etxolan. Erakusketa hau EHUko Arte Ederetako ikasleen esku-hartze artistikoak Deustuko Zubian proiektuaren barruan sortu da eta proiektuaren hirugarren edizioari amaiera emango dio.

Skapa | Zinegoak eta “Fausto herritar eredugarria” antzezlana!

2015-01-22

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Zinegoak jaialdiak 100 lan ikusteko aukera emango digu. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: Korrika Kulturalak “Fausto herritar eredugarria” izeneko lana ekarriko digu egun hauetan, P6 aretoan Gau Arbiarra antzezlana ikusgai izango dugu, Ikusi eta ikasi ekimena martxan da, Bilboko BBK Aretoan zinearen klasiko handiak pantaia handian ikusteko aukera izango dugu eta Deustuko zubian esku-hartze artistikoak ekimena matxan da.

Gontzal Mendibilekin "Nire bihotzak zure begiak ditu" lanaren inguruan aritu gara

2015-01-15

Gontzal Mendibil bizkaitar kantariak 11 kantu berriz osatutako diskoa kaleratu du. Kantariak berak esan duenez inoizko gustokoen egin duen lana du oraingo hau. Musika eta hitzen aldetik unean uneari egokitua. Bereak dira 8 kanturen hitzak. "Nire bihotzak zure begiak ditu" da lan pertsonal honen izena.

 
bannerra

bannerra