Skip to main content
bannerra

Skapa

Skapa | San Sebastian eguna ospatzeko dena prest Donostian

2015-01-15

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Gontzan Mendibilekin "Nire bihotzak zure begiak ditu" lanaren inguruan hitz egiteko aukera izan dugu. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: San Sebastian eguna ospatzeko dena prest Donostian, San Anton eguna asteburuan izango da eta honi lotuta hainbat azoka topatuko ditugu Euskal Herrian, Getarian 2015. urteko Txakolin  uzta berria dastzeko aukera izango da eta musikaz edota antzerkiari lotutako proposamen interesgarriez ere mintzatu gaurko saioan.

Kepa Junkera eta Sorginak, trikitixaren historia txiki bat

2015-01-08

2014. urteko azken egunetan aurkeztu zuen Kepa Junkerak bere azken disko-liburua Sorginak taldearekin batera. "Trikitixaren historio txikia" da lan honen izena eta bertan trikitilariak musikaren munduan daramatzan 35 urteak bildu nahi izan ditu lan aberasgarri eta oso bat eskainiz. Diskoan hamazazpi kanta aurki ditzakegu, tradizionalak batzuk eta Kepak sortutakoak besteak. Liburuan berriz, Igortz Ziarretaren argazkiak, Joxean Agirreren testuak, artxiboko irudiak eta testigantzak tartekatzen dira.

Skapa | Txotx garaia eta Korrika kulturala!

2015-01-08

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: "Trikitixaren historia txiki bat" da Kepa Junkerak Sorginak taldearekin batera kaleratutako azken lanaren izena. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: hiru hile baino gutxiago falta dira 19. Korrika abian jartzeko, baina gaur bertan Korrika kulturalaren nondik norakoak aurkeztu dituzte, Dock Of The Bay Musika Dokumentalen Jaialdiaren zortzigarren edizioa hastear da, Txotx garaiari asteburuan emango diote hasiera, Pankreas eta  Harriola Marriola antzezlanak asteburuan ikusgai eta Ruper Ordorika asteburuan Elorrion izango duzue.

Okela: harategi zaharretik sormen lantegira

2014-12-18

Antzina, San Frantzisko kalean kokaturiko harategia zena, gaur egun OKELA sormen lantegia da. Disziplina ezberdinetako lau artista euskaldunek berreskuratutako gunea da hauxe. Euskal arte garaikidea ardatz izanik, pentsamendu kritikoa, gogoeta, eztabaida eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio den espazio irekia, topaleku eta elkargune, bezala definitzen dute bere sortzaileek Okela.

Skapa | Zorionak eta urte berri on!

2014-12-18

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Okela espazioa ezagutuko dugu, harategi zaharra izatetik sormen lategia izatera pasatu den espazioa. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: Olentzero abenduaren 24an helduko da, karta idatzi diozuze? Etxeko txikienek opor luzeak dituzte eta denbora hori betetzeko plan bila zabiltza? Pentsatu duzu nola agurtuko duzun 2014. urtea?
 

Musikaren eremu berriak jorratu ditu Ruper Ordorikak

2014-12-11

Ruper Ordorika musikariak "Lurrean Etzanda" diskoa aurkeztu du, bere ibilbideko hamaseigarrena. “Esateko behar batetik" abiatuta, Ruperrek berak idatzitako hitzek eta konposatutako hamaika abestik osatzen dute lan berria. Estudioan zuzenean grabatu dute diskoa, tresneria analogikoa erabilita, Ordorikak ohikoa duenez.
 

 
bannerra

bannerra