Skip to main content
bannerra

Skapa

Skapa | Durangoren ostean, bada kultur proposamenik!

2014-12-11

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: "Lurrean Etzanda" da Ruper Ordorikaren azken lanaren izena. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe da gure eskaintza: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean kantatzen arituko den zortzikoa zehaztuta dago, Bilbo mendiko eta abenturazko zinema onenaren topagune bihurtuko da Bilbao Mendi Fim Festival jaialdiari esker, Modern Times lana Donostian izango dugu ikusgai eta Bilboko Kafe Antzokiak 19 urte beteko ditu.

10 sari eta 10 sorpresa Lekeitioko Euskal Zine Bileran

2014-12-04

Guztira Lekeitioko Euskal Zine Bileran hamar sari banatu ziren. Zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, argazkia eta film onena saritu zituzten amateur zein profesional kategorietan. Hauei, Gazte 22 saria eta Antzar Morea sariak gahitu behar zaizkie. Zuzendaritza Onenaren Saria Aitor Arregik jaso zuen Zarautzen erosi zuen lanagatik. Sariok larunbatean egindako gala handian banatu ziren eta gu bertan izan ginan eta sarituekin hitz egiteko aukera ere izan genuen.

 

Skapa | Kulturaren Plazan buru belarri!

2014-12-04

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Aitor Arregik Zarautzen erosi zuen lanagatik lortu zuen Lekeitioko Zine Bileran zilarrezko antzarra. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza: Kulturaren Plaza edo Durangoko Azoka zuek gura duzuen izena eman ahal diogu baina gauza da lau egunez Durangoko Azokako Landako Gunean Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako idazle, musikari eta sortzaileek bat egingo dutela. Zalantza gabe hauxe izango da asteburu luze honetako hitzordurik garrantzitsuena baina honekin batera Arrietan azoka topatuko dugula edota Araba Encounter asteburuan gauzatuko dela kontatuko dizuegu gaurko saioan.
 

22m2, Naroa Gaintzaren proiektu berria

2014-11-27

Naroa Gaintza musikariak 22M2 (HobeitaBiMetroKoadro) proiektua arkeztu du, David Nanclaresekin batera. Guztira, 11 kantu, 11 lagun, 11 doinu, 11 erritmo, 11 istorio eta milaka sentsazio biltzen dituen diskoa deskubrituko du entzuleak, horrela azaldu du Naroak. "Karratua" lan zintzoa dela ere esan du, erraietatik idatzia, gutako bakoitzaren bihotzerantz zuzenduta.


 

Skapa | Urteko 365 egunetan euskaraz bizi nahi dugulako!

2014-11-27

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: 22M2 da Naroa Gaintza abeslariaren talde berriaren izena. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza: abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko dugu eta egun horretan Bilbon Arrastoak lana ikusteko aukera izango dugu, Durangoko azoka heltzeko oso egun gutxi geratzen dira, Tolosako Titirijaia egun hauetan ospatuko da, Sortuko Dira Besteak ikuskizuna Bilbon izango da asteburuan, Donostian berriz Itziarren Semeak eta Skakeitan taldeak topatuko ditugu eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizunaren BECen izango da ikusgai.

Oliba Gorriak taldeak bere ibilbidea borobiltzen duen diskoa aurkeztuko du Durangon

2014-11-20

Oliba Gorriak taldeak "Garaipenera Arte!" izeneko disko berria aurkeztuko du Durangoko Azokan. Bizkaiko bandaren laugarren lana da. Bost taldekideak gurean izan ditugu lan berriaren inguruko nobedadeak kontatzen.

 
bannerra

bannerra