Skip to main content

zaborra

Ikusiko al dugu zabor poltsarik zintzilik datozen hauteskundeotan?

2020-02-12
Bai, lagunok, "Urkullu is a robot" #ZaldibarArgitu gabe helduko gara EAEko hauteskundeetara... Ermuko, Eibarko eta inguruko herrietako bizilagunak protestan atera dira kalera. Ikusiko al dugu oraingoan zabor poltsarik bakoietan zintzilik?!
Urriaren erdialdean hasiko da erraustegia hondakinak erretzen

2019-09-13
Urriaren erdialdean hasiko dira hondakinak erretzen Zubietako erraustegian. Hedabideentzat bisita gidatua antolatu du gaur bertara Foru Aldundiak. Zehazki, Erraustegitik iritsitako zepak edo hondakinak heltzeko plana eta biometanizaziokoa erakutsi dituzte. Lehen zatia, erraustegia barne hartzen duena, proba dago. Jose Ignacio Asensio, Ingurumen diputatuak adierazi duenez urriaren erdialdean hasiko dira hondakinak erretzen. Gaur erakutsi duten eremuan, zepen planta, datorren hastean hasiko dira probatzen. Bertan Zabalgabiko hondakinak jasono dituzte.
Zubietako TMB plantak lehen kamioia jaso du

2019-04-25
Zubietako Hondakinen tratamendu mekaniko- biologikoen pantak (TMB) lehen zabor kamioa jaso du. Hasierako asmoa zen TMB planta lanean jartzea ingurune berean eraikitzen ari diren beste azpiegiturekin batera: erraustegiarekin, biometanizatze plataformarekin eta errautsak ontzekoarekin, bereziki. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren arabera, obraren %75a egina dago jada: nahi dute azpiegitura osoa udazkenerako bukatzea, eta ekainean probetan hastea. TMB planta lehenagotik arituko da lanean: aste honetan hasi , eta bi hilabeteko probaldia egingo dute. Azaldu dutenez, uztailaren 3an egongo da bete-betean.
Hondakinen bilketa sistema herritarren esku, Astigarragan

2016-04-14

Atez atekoa edo bosgarren edukiontzia. Bi aukera horien artean erabaki beharko dute, igandean, Astigarragako herritarrek. Hiru urte daramatzate atez ateko sistemaren bitartez hondakinak biltzen, badute esperientzia beraz. Orain zein sistema nahiago duten esango dute.