Skip to main content

Bilbo

Osakidetzako murrizketen aurka mobilizazio gehiago iragarri dituzte sindikatuek

2014-06-23

Osakidetzako murrizketen aurka mobilizazioekin hasiko zirela iragarri zuten ekainaren 4ean honako sindikatuek: SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK. Hori horrela, ostegun honetan kalera ateratzeko deia luzatu dute. Osakidetzako zuzendaritzari berriro mahai sektorialean eztabaidatzeko eskatu diote eta urri amaierarako erantzunik ez badute, mobilizazio gehiago izango direla ohartarazi dute.

Kulturgintza sendotzeko premiazko neurrien egitasmoa du xede GEUK ekimenak

2014-06-02

Guk Geure Kulturaz ekimenaren bultzatzaileek, kultur sistema osatzen duten eragile guztiak deitu dituzte, premiazko neurrien egitasmoa osatzeko. Kulturak bizi duen egoera larriak kezkatuta bildu ziren otsailean 150 lagun testuinguruaren azterketa egiteko. Gogoeta horien ondorio den txostena prest dago, eta honetatik abiatuko da ekainaren 12ko topaketa. Asmoa, euskal kulturgintza sendotuko duen neurri sorta osatzea da, ondoren, erakunde publikoetan aurkezteko

Jon Mirena Landa: "Biktima batzuen sufrimendua erabili dute salbuespen neurriak ezartzeko"

2013-11-11

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Jon Mirena Landa EHUko zuzenbide irakaslea izan dugu. Estrasburgo Parot Doktrinaren inguruan emandako ebazpena aztertu dugu berarekin.

Lau urteko agintaldi plana aurkeztu dute Bilboko udaletxean

2020-01-21
Hamar hiri-proiektu handiz eta hamar ekintza-ildoren inguruko 100 ekintzez osatutako egitasmoa aurkeztu du gaur Bilboko udal gobernuak. EAJk eta PSEk bildutako gehangoari esker martxan jarri da eta Bilbo ``kohesionatuago´´ eta ``iraunkorrago´´ bat sortzea du helburu.
U30eko grebarekin bat egitera deitu dute Hego Euskal Herriko pentsiodunek

2020-01-21
Beren helburuak lortu arte, mugimendu sozial eta sindikalekin borrokan bat egingo dutela azaldu dute elkarretaratzera hurbildu direnek. Nabarmendu dutenez, bi urtetan zehar beren mobilizazioak mantendu dituzten arrazoi berberek eraman dituzte hilaren 30eko mobilizazio orokorrarekin bat egitera.
Trumpek "iruzurtzat" jo du haren aurka abiatuko den epaiketa politikoa

2020-01-21
Presidentea kendu edo ez bozkatu beharko dute Senatuan. Leporatzen zaiona da "botereaz abusatzea" eta haren aurkako ikerketa "oztopatzea". Epaitegi bilakatuko da, hala, goi ganbera. Mutch McConnel errepublikarrak aurkeztu du “impeachment”-erako arauen ebazpena. Akusazioak eta defentsak 24 ordu izango lituzkete arauen earabera kasua aurkezteko eta beren argumentuak plazaratzeko. Ebazpen hau Senatuak onartuz gero, argumentazio-saioak asteazken honetan hasiko liratezke.
 
bannerra

bannerra