Skip to main content
bannerra

Bilbo

Oriol Junqueras: "Preso politiko bat naiz, Kataluniaren independentziaren alde lan egitea ez da delitua"

2019-02-14
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren bigarren egunean, Oriol Junquerasek eta Joaquin Fornen deklaratu dute. Ikusmin handia sortu dute biek. Fornek, urriaren 1ean izandako bortizkeria, Espainiako segurtasun indarrei egotzi die. Bestalde, Junquerasek, soilik bere abokatuaren galderei erantzunez, "indefentsioa" salatu, bere burua "preso politikotzat" jo du eta "erreferendumean bozkatu zein independentziaren alde modu baketsuan lan egitean ez dagoela" deliturik azpimarratu du.
Euskaraldiaren inguruko balorazioak egiten ari dira Bilbon auzoz auzo

2019-02-14
Positiboak dira emaitzak, batez ere, Ahobizi eta Belarriprest figurak egotea hartu da hoberen. Belarriprest egoteak erraztu du euskaraz hitz egitea hautu bat delakoaren ideia. Hemendik aurrerako erronka Bilboko euskalgintzak dauka, Bilbo hiri euskaldun bezala ikustea, ez baita hala ikusten nahiz eta euskal hiztun gehien dituen hiria izan.
'Another day of life' eta Zinegoak 16

2019-02-14
Zinema izango da protagonista nagusia gaurko saioan. 'Another day of life' animazioko filma zinema aretoetara itzuli da Goya saria irabazi ostean. Bestalde, Zinegoak Bilboko GayLesbiTrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiaren 16. edizioa izango dugu hizpide. Korrika kulturalaren aurkezpena eta Hilbeltza literatura bekaren lehen irabazlearen obra, 'Kezko bola batek itota birikak'.
Elkarretaratzea egin dute pobrezia eta murrizketen aurka

2019-02-14
Elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegaritzaren aurrean pobrezia eta murrizketen aurka. Gaur goizean aurkeztu da diru-sarrera bermatzeko errentaren proiektua bozketara. Bizkaiko kolektibo sozial desberdinak batu dira gaur Gobernuaren egoitzaren aurrean. 4 komun jarri dituzte lurrean eta han eseri dira, adierazteko “barruko arropan” uzten diela neurriek. Horren bidetik, lemak esaten du “pobrezia eta murrizketak kaka bat" direla. Honekin azaldu nahi izan dute 213.000 pertsonek pobrezia atalazearen behetik kobratzen dutela pentsioa, hilean 900 euro baino gutxiago. Salatu nahi izan dute Euskal Autonomia Erkidegoan inor ezin dela egon egoera horretan diru sarrera bermatzeko errentaren proposamenari dagokiola.
'Emakumeak eta kirola' Espainiako Estatuko biltzarra Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da

2019-02-13
Valentziako testigua hartu du Bizkaiak eta biltzarraren bigarren edizioa hartuko du otsailaren 25 eta 26an, Bizkaia Aretoan. Foru Aldundiak eta EHUk antolatuta, "berdintasunerantz eskalatzen" lelopean, kirol munduan ibiltzen diren ikusgarritasuna handitzea da jardunaldien helburua, kirolariak izan zein ez. Erreferenteen beharra nabarmendu dute antolatzaileek kirol arloan berdintasunerako pausoak emateko bidean.
Giza katea egin da Bilbon Herri Ekimen Legegilearen defentsan

2019-02-13
Prentsaurrekoan adierazi dute pobreziaz eta bazterketa sozialaz eztabaidatzeari uko egitea dela ekimenari kontra bozkatzea. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak protesta egin du Bilbon, eztabaidatzeari uko egin zioten EAJ, PSE eta PPren jarrera «autoritarioa» salatzeko. Hauen egoitzak batuz egin da ibilbidea. Amaierako ekitaldian, gogoratu dute Gasteizko Parlamentuan aurkeztu zuten Herri Ekimena Legegilearen helburua prestazio sozialen sistema nabarmen hobetzea zela.
 
bannerra

bannerra