Skip to main content

Bilbo

Irango Parlamentuak AEBetako Pentagonoa eta Armada erakunde terroristen artean sartu ditu

2020-01-07
Estatu Batuetako indar armatu guztien aurkako “mendekua” hasiko dutela adierazi du Alí Lariyani Irango Parlamentuko presidenteak. Garapenerako Funts Nazionalari dagozkion 200 milioi dolar erabiliko ditu Iranek Qasem Soleimani jeneralaren hilketari erantzuteko. Dirua Guardia Iraultzaileko Al Quds Indarrari emango zaio, jeneralak zuzentzen zuen organoari, hain zuzen ere.
Los Angeleseko fiskaltzak ere karguak aurkeztu ditu Harvey Weinstein produktorearen aurka

2020-01-07
Los Angeleseko fiskaltzak karguak aurkeztu ditu Harvey Weinstein Hollywood-eko produktorearen aurka. New Yorkekoaren ostean, Estatu Batuetako bigarren estatua da Weinstein epaitegietara eramateko pausua ematen duena. Hain zuzen lau kargu leporatzen dizkio fiskaltzak produktoreari, tartean bortxaketa bat.
Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileek Administrazioaren proposamen berriaren zain jarraitzen dute

2020-01-07
LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur Bilbon Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailaren arduradunek negoziaziorako duten gaitasun eza salatzeko. Negoziazio mahaian gehiengoa duen LAB sindikatuak 2018an akordioa sinatu zuen. Geroztik, urtebetez jardun dute negoziaketan, akordio zabalago eta sakonago bat lortzeko. Tartean lanpostu zerrenda handitzea, langileen kategorien parekatzea edota OPE deialdietan zabaltzen ari den kontsolidazio prozesuekin konpromezu bat sortzea. Abenduan grebara deitu zuten. Orain, Administrazioaren keinu baten zain daude, negoziazio mahaia osatu eta eskaerak betetzen diren arte. Hezkuntza Sailak urtarillaren 9an bilera egingo dutela jakinarazi zien; hala ere, ez dute baieztapen ofizialik jaso.
Qasem Soleimani Irango buruzagi militarrik ezagunena zen

2020-01-07
Qasem Soleimani Irango Guardia Iraultzaileko Al Quds Indarren komandantea zen. 62 urterekin, Ekialde Erdiko Irango gaietan eragin handiena izan zuen gizona, izar politiko garrantzitsua zen. Solemani Ameriketako Estatu Batuetako armadak hil zuen, bonbardaketa batean. Teheranek sendotasuna erakusteko baliatu du jeneralaren heriotza. Hala, bertan behera utzi du akordio nuklearra. Orain, Ekialde Hurbila ataka eta etapa berri baten atarian dago.
Bilboko ostalari eta kultura animazioko taldeek bat egin dute U11ko Sareren manifestazioarekin

2020-01-07
Hainbat ostalaritza-establezimendu eta kultura animazioko taldek bat egin dute Bilbon Urtarrilaren 11n Sare Herritarrak deitutako manifestazioakin euskal presoen eskubideen alde.
Greba feministaren indarra, Korrikaren zirrara, Txibiteren izendatzea, Kataluniako egoera eta Berri Txarraken agurra urteko protagonista nagusiak

2019-12-20
Hauteskundeen jarioa izan dugun urtean, EAJk bere nagusitasuna berretsi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; Nafarroan, aldiz, Txibite sozialista eta Maya unionista kontserbadorea dira Nafarroko presidente eta Iruñeko alkate berriak. Kale aktibazioko hilabeteak izan dira, horren lekuko martxoaren 8ko greba feminista, pentsiodunen protestak, altsasuko gazteekiko elkartasuna edo G7ren aurkako mobilizazioak Miarritzen. Nazioartean, Kataluniako egoerara begira egongo gara, espainiar Estatuan Pedro Sanchezek bitan irabazitako bozak eta Hego Amerikan izandako une konbultsoak. Boliviako estatu kolpea, Txileko errepresioa edo Lularen askatasuna. Kiroletan, Realak Kopan lortutako balentria azpimarratu behar, Osasuna eta Bilbao Basketen igoerekin batera. Kulturan, zalantzarik gabe, Berri Txarraken agurra urteko fenomenoa izan da.
 
bannerra

bannerra