Skip to main content

Bilbo

Zozulya auzia, VAR-ak emandako buruhausteak, Napoliko istorioak eta Aiaraldeko kirol urtekaria

2019-12-16
Aurrenekoz, jokalari baten aurkako oihuak medio, partida bat bertan behera utzi dute espainiar Estatuan. Rayo eta Albaceteren arteko norgehiagokan, Bukaneros zaletu taldeak Roman Zozulya futbolariari "nazi" deitu zion. Ezaguna da Zozulyak Ukrainiako guduoi paramilitarrekiko duen atxikimendua. Gai honen inguruan zein euskal futbol taldeen emaitzei buruz aritu gara Alessandro Ruta eta Eñaut Barandiaranekin batera.
Porrota ezkutatzen ez duen akordio batekin bukatu da COP25

2019-12-16
Bukatu da klima larrialdiaren aurkako gailurra. Madrilen burututako goi-bilera abenduaren 15ean bukatu da, aurreikusia zegoena baino bi egun beranduago. Emaitza, gutxieneko minimoetara heltzen ez den testua izan da. Gauzatutakoa, “etsigarritzat” deskribatu du Antonio Guterres, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak.
2020ko arrantzaren Gehienezko Harrapaketa Tasa zein izango den erabakiko da aste honetan

2019-12-16
Arrantzarako Europar Batasuneko Ministro Kontseiluan erabakiko dira datorren urteko kuotak zeintzuk izango diren. Adituek egin dituzten proposamenak ezagututa, legatzaren, mihi-arrainaren eta txitxarroaren harrapaketak txikitzearen aldekoa da Europako Batzordea. Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak gaitzetsi egin ditu portzentai horiek.
Hasi da Tracking Bilbao jaialdia

2019-12-16
Tracking Bilbao aro digitaleko kultura herrikoiaren inguruko jardunaldia abenduaren 16tik 23ra izango da. Diziplina ezberdinak biltzen ditu 7. edizio honetako egitarauak askotariko adierazpenen erakusketa izateko. Nitya Lopez Saitua Tracking Bilbaoko antolatzailearekin izan gara, besteak beste, sarean inspirazio iturri diren sortzaileez hitz egiten.
Egungo eraikinaren gainean handituko du Norman Foster arkitektoak Bilboko Arte Ederren museoa

2019-12-16
Bilboko Arte Ederren museoaren handitzea aurkeztu du Norman Foster arkitekto britainiarrak. Agravitas proiektuarekin ekainean lehiaketa publikoa irabazi ostean, orduko proposamenak izan dituen aldaketak bildu ditu aurkezpenean. Egun dagoen eraikinaren gainean gauzatuko du Fosterrek bere lan berria, hain zuzen, 2.000 metro karratuko bi solairu gehituko dizkio museoari eta lur azpian eraikitzea ekidingo du proiektuak.
Pagasarriren maldak bilbotarrez beteko dira igandean

2019-12-13
BBKk antolatzen duen Pagasarriko igoeraren XXIX. edizioa ospatuko da abenduaren 15ean. Izen-ematea egunera arte zabalik egongo da, beraz, irteeran bertan apuntatzeko aukera egongo da.
 
bannerra

bannerra