Skip to main content

Bilbo

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako familien %5,1ek pobrezia energetikoa sufritzen dute

2019-11-11
Azken 11 urteetan, %125 igo da pobrezia energetikoa pairatzen duten familien portzentaia. Aurtengo neguan 200.000 euskaldun baino gehiagok hotza pasatuko dute haien etxeetan, izan ere Euskal Autonomia Erkidegoan %5,1ek sufritzen du pobrezia energetikoa.
Iñaki Etaio, Askapena: "Egoerari buelta ematea oso zaila da, kalean jokatzen ari den kontua da ere"

2019-11-11
Evo Moralesek, Boliviako presidenteak «bake soziala» bermatzeko dimisioa eman du, armadak kargua uzteko presioa egin eta gero. Iñaki Etaio Askapenako kidearekin hitz egin dugu Boliviako azken gertaeren inguruan. Estatu kolpea eman du oposizioak, poliziak eta indar armatuak ere Moralesen aurka kokatu dira. Hala, MAS alderdiaren inguru eta aldekoek ez daukate babesik bermatuta.
EH Bildu koalizio soberanistak talde propioa izango du Madrilen lehen aldiz

2019-11-11
EH Bilduk haustekundeen emaitzak ospatu ditu Donsotian egindako agerraldian. Koalizio suberanistak lehen aldiz Madrilen talde propioa izango duela eta 17.000 boto gehiago lortu dituela nabarmendu du Arnaldo Otegik, parte-hartzeak behera egin duen arren, eta horrek alderdia gero eta indartsuagoa dela islatzen duela adierazi du.
Tristtan Mourguy musikariak bira berriari ekin dio Horeba taldearekin

2019-11-08
Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikaria Horeba taldearekin dator oraingoan. Euskarazko kantu egilea, olerkiak edota bertsoak abesten ditu. Bere musikak folk-pop-rock progresibo eragin handiak ditu.
Evo Moralesek presidente kargua utzi du

2019-11-11
Evo Moralesek, Boliviako presidenteak «bake soziala» bermatzeko dimisioa eman du, armadak kargua uzteko presioa egin eta gero. Ameriketako Estatuen Erakundeak atzo goizean, hauteskunde prozesuari buruz eginiko ikerketaren emaitza jakinarazi zuen. Urriaren 20an, Boliviako hauteskunde egunean burututako botoen kontaketan, sistema informatikoaren “manipulazio argia” ondorioztatu du.
Gaur hasiko da Zinebiren 61. edizioa

2019-11-08
Gaur hasiko da Zinebi Bilboko Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 61. edizioa. 29 herrialdetako 59 ekoizpen ikusi ahal izango dira aste osoan. Antolakuntzak ia 4.000 film jaso ditu, eta aukeraketa lana "luzea" eta "gogorra" izan da. Horrela azaldu digu Vanesa Fernandez jaialdiko zuzendariak.
 
bannerra

bannerra