Skip to main content

Bilbo

Euskal Selekzioa, atzera begirada bat

2019-09-23
Euskal Selekzioaren eta Argentinaren arteko futbol partida bertan behera gelditu da. Konfidentzialtasuna apurtutzat eman dutelako utzi dute bertan behera Euskal Selekzioaren aurkako partida argentinarrek. XX. mende hasieran ekin zion bideari Euskal Herriko taldeak eta gaurkoz, azken berriak eta gero, ez dute ordezko norgehiagokarik aurreikusten.
EFFk Tofoni bitartekariari egotzi dio Euskal Selekezioaren eta Argentinaren arteko partida bertan behera gelditzea

2019-09-23
Juan Mari Elustondo, Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak, Tofoniri, World Eleven erakundeko presidenteari egotzi dio lagunartekoa bertan behera uzteko errua. Hala ere, federakundean filtrazioak eduki dituztela onartu du. Izan ere, Argentinako bitartekariak, horregatik apurtu du sinatuta zeukan hitzarmena alde bateko erabakiarekin. Elustondok akzio legalak hartzeko aukerak daudela azaldu da, baina, Euskal Federakundea FIFAtik kanpo dagoenez, salaketa irabazteko aukera gutxi dituela adierazi du. Kontratua apurtu zenean jarri ziren kontaktuan Argentinako AFArekin, bana ezin izan dute arazoa konpondu. Hala ere, harremanetan daude oraindik, etorkizunean beste aukera bat egon daitekeen aztertzeko.
35 pentsiodunek oinez egingo dute Madrilerako bidea

2019-09-23
Pentsiodunek 400 kilometrotako martxari ekin diote pentsio duinak eskatzeko. «Iparraldeko zutabea» deitu diote Bilbotik abiatu den taldeari, Madrilen Andaluziako zutabearekin batuko dira senidetzea irudikatuz.
Bilboko Mugikortasun azokak ateak ireki ditu

2019-09-20
Mugikortasun Aste Europarraren barruan, Mugikortasun azoka antolatu dute Bilboko Areatzan. Bertan, adin guztietako pertsonentzako ekintzak antolatu dituzte eta uria erabiltzen ari den estrategiak aurkeztuko zaizkie herritarrei.
Txartel bakarra eta tarifa bateratua eskatu du EH Bildu Bilbok Mugikortasunaren Astean

2019-09-20
Garraio publikoaren erabilera sustatzeko, EH Bildu Bilbok txartel bakarra eskatu du eta tarifa bateratua ere. Garraio publiko mota edozein izanda ere, ibilbide berdinak egiteko prezio berdinak eskatu ditu. Baita, garraio aldaketak dohainik izatea.
Autorik gabeko eguna ospatuko dute Bilbon eta Gasteizen

2019-09-19
Mugikortasunaren Aste Europarra aprobetxatuz, kotxea alde batera uzteko ekintzak antolatuko dituzte asteburu honetan. Horietariko bat, larunbatean Gasteizen eta igandean Bilbon egingo den lehen aipatutako kotxerik gabeko eguna izango da.
 
bannerra