Skip to main content

Bilbo

Hauteskunde-kanpaina bihar bukatuko da

2019-11-07
Botoa eskatzeko azken uneak aprobetzatzen dabiltza alderdi guztietako politikariak. Atzo EITBk antolatutako eztabaidan Gobernuan zer egin nahi duen argitzeko eskatu zioten alderdiek Sanchezi.
Jarraipen "handia" izan du EAEko itunpeko ikastetxeen lehen greba egunak

2019-11-07
langileen erantzuna "positiboa" izan dela adierazi dute sindikatuek. 9.000 langile inguru daude deituta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako itunpeko ikastetxeetan.
Simplicissimus kabaret, Willis Drummond, Revolta Permanent eta Zinebi

2019-11-07
Antzerkiak, musikak eta zinemak osatuko dute aste honetako Artekale saioa.
Trebakuntza jardunaldiak egingo dituzte Iratzar fundazioak, Ernaik eta Ipar Hegoak antolatuta

2019-11-07
Iratzar Fundazioak KLK jabekuntza politiko eta sozialerako trebakuntza saioak prestatu ditu azarotik martxora bitartean. On-line zein modu presentzialean egin ahal izango dira eta eduki teorikoak, ahalduntzerako tresnak eta prospekzio ariketak burutuko dira.
Bizilan.eus webgunea aurkeztu du LABek

2019-11-07
Modu argi eta ulerterrazean enpleguaren inguruko informazioa eskaintzen du Bizilan.eus LAB sindikatuak eratutako webguneak. Langile guztientzako tresna baliagarria izatea nahi dute eta horretarako, informazio praktikoaz eta erantzun zein aholkuez osatuta dago orrialdea. Erabiltzaileen parte-hartzea ahalbidetu dute baita ere, proposamenentzako tartea eskainiz.
Marie Curie, Nobel saria jaso zuen lehen emakumea

2019-11-07
Marie Curie 152 urte direla jaio zen. Frantzian doktoretza lortu zuen lehenengo emakumea izan zen Curie. Gainera, Nobel sari bi jaso zituen lehen emakumea eta lehen zientzialaria izan zen.
 
bannerra

bannerra