Skip to main content

Bilbo

Pili Zabalak “Podemos Ahal Dugutik aldendu” beharra duela adierazi du

2020-06-19
Ahal Duguko lehendakarigai izandakoak esan du “ez duela proiektu politikorik”, Unidas Podemoseko zuzendaritza nazionalak GALi buruzko ikerketa batzordeari ezetz esan diola jakin ondoren. Izan ere, Pablo Iglesiasek nabarmendu du “ez dela une egokia” horretarako. Joxi Zabala, Ahal Duguko parlamentari ohiaren neba, GALek erahil zuen 1984an.
Oihana Etxebarrieta: "Orain arteko formulek gauden egoerara eraman gaituzte"

2020-06-18
EAEko hauteskundeak ate joka ditugu eta alderdi zein koalizioek euren mezuak hedatzen ari dira. Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankideak EH Bilduko legebiltzarkide Oihana Etxebarrietarekin hitz egin du. Honatx solasaldiaren aurrerapena.
EAJren eta Espainiako Gobernuaren arteko “hauteskunde antzerkia” kritikatu du Iturgaizek

2020-06-18
Karlos Iturgaiz PP+ Cs koalizioko lehendakarigaiak "hautes-antzerkitzat" jo ditu EAJ eta Espainiako Gobernuaren arteko "desadostasunak, urruntzeak eta haserreak", uztailaren 12aren ostean euskal sozialistekin itunak egingo dituztela argudiatuta.
MusikaZuzenean TB #110: Ziztada & Rlantz + Herriko Burdina

2020-06-18
Ziztada & Rlantz egitasmoa ezagutuko dugu saio berri honetan, Reggae, Rap, Stepp eta Jungle giroetan datorren biko gaztea. Bigarren erreportajean Euskal Herriko Heavy Metalaren ataria den Herriko Burdina webgunean barneratuko gara.
Gauerdian sartuko da EAE “normaltasun berrian”

2020-06-18
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean sinatu du dekretua, larrialdi egoeran Jaurlaritzak zein Espainiako Gobernuak hartutako neurriak bertan behera utziko dituena eta alarma egoera indargabetuko duena. Erkorekak gehitu du “osasun larrialdiaren etapa itxi eta behaketarena” hasiko dela. Nekane Murga Osasun sailburuak sinatutako agindu batek arautuko du “normaltasun berria”. Salburuak adierazi du “Txagorritxuko eta Basuruko ospitaleetako broteak kontrolpean” daudela eta erkidegoa “prest” dagoela “hirugarren fasea gainditutzat emateko”. Normaltasun berria Estatuko irizpideen arabera arautuko da EAEn: maskarak, 1,5 metroko distantzia eta % 60ko edukiera. Halabaina, lurraldeko egoerari “egokitutako neurriak” ezarri ditu Jaurlaritzak ostiraletik aurrera bete behar direnak. Berritasunen artean, ireki egingo dira haur-parkeak.
Kooperatibek 3.000 lanpostu inguru galduko dituztela kalkulatu du Eusko Jaurlaritzak, lanpostuen %5a

2020-06-18
Hala iragarri du Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak EAEko Gizarte Ekonomiaren Estatistikaren aurkezpenean. Bertan, 2019ra arte kooperatibek eta lan-sozietateek izan duten bilakaera aztertzen da.
 
bannerra

bannerra