Skip to main content

Bilbo

2019 urteko aurreneko bost hilabeteetan 2075 asilo eskaera egon dira EAEn, iaz baino 500 gehiago

2019-06-18
2019 urteko aurreneko bost hilabeteetan iazkoak baino 500 asilo eskaera gehiago egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hala azaldu du CEAR Euskadik Bilbon egindako agerraldian. Elkartetik aditzera eman dutenez, guztira, 2.075 eskaera egin dira Araban Euskal Autonomi Erkidegoan. 2018an, aldiz, 1.595 egin zituzten urte osoan zehar. Nafarroan, bestalde, kopurua 325 eskaeretakoa izan zen. Zifra hauei erreparatuz, urte amaieran, iaz izandakoen eskaera bikoitza gauzatu daiteke.
Bilbaobizi bizikleten mailegurako zerbitzuak prekarietatea eragiten duela salatu dute langileek

2019-06-18
Bilboko udaletxe aurrean bildu dira gaur lan baldintza hobeak eskatzeko. Udalak azpikontratatua duen NextBike enpresarentzat egiten dute lan. 8 hilabete daramatzate bizikleta elektriko hauek martxan. Langileek salatu dute enpresak ez dituela baliabideak moldatu etengabe igotzen ari den eskarira. LABetik adierazi dute egunean batez beste 4 erabilera izango zituzten bizikletak, 20 bidaiatik gora egiten ari direla. Honen aurrean enpresaren erantzukizuna azpimarratu dute, baina baita hau kontratatu duen udalarena ere. Bilboko Udalak azpikontratatutako enpresarekin duen akordioa jardueraren errealitatera egokitzea eskatu dute, langileen lan baldintzak eta segurtasuna akordio horri egokitu beharrean.
Hiri guztira zabalduko da Bilbo BBK Live jaialdiaren 14. edizioa

2019-06-18
Last Tour-ek aurtengo Bilbao BBK Live jaialdia aurkeztu du Bilboko Udaletxean. Uztailaren 11tik 13ra bitartean 100 talde baino gehiago arituko dira Kobetamendin zein Bilbon zehar kokaturiko lau eszenatokitan. Horietatik zortzi baino ez dira Euskal Herrikoak eta seik egiten dute euskaraz euren kantetan.
Udalak osatu ondoren, begirada guztiak PSN-k egingo duenarengan jarrita daude

2019-06-17
Hiri eta herrietako udalbatza berriak osatu ondoren, begirada guztiak Nafarroako parlamentura begira daude orain. Nafarroako hainbat alkatetza Navarra Suma koalizioaren eskuetan utzi eta EH Bilduri ezarritako betoaren ostean, Geroa Bai-k enplazamendu zuzenea egin dio PSN-ri. Hiriburuan saioan, egoeraren errepasoa osatu dugu Izaskun Duque eta Mikel Arruabarrenarekin batera.
Kataluniako buruzagi independentistei eurodiputatu akta jasotzea galarazi die Espainiako Hauteskunde Batzordeak

2019-06-17
Carles Puigdemont eta Antoni Comínen partez beren abokatu Gonzalo Boyek eraman duen notario-akta arbuiatu dute. Bestalde, Auzitegi Gorenaren aginduz, Oriol Junqueras ezin izan da kartzelatik irten zin egiteko. Orain Errepublikak, Europar Hauteskundeetan Junqueras buru izan zuen koalizioak adierazi du eskubideak “urratu” direla. Gaineratu dute, estatu espainiarrak hartutako erabakia Europako auzitegietara eramango dutela eta baita parlamentura ere.
G7aren bilkuraren kontra mobilizatzera deitu du G7 Ez plataformak

2019-06-17
G7 Ez Plataformak mendebaldeko 7 potentzia nagusiek Miarritzen ospatuko duten bileraren kontra mobilizatzera deitu ditu herritarrak. G7a osatzen duten AEB, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia eta Japoniako ordezkariak Lapurdin bilduko dira Abuztuaren 24tik 26ra. Plataformak potentzia horien interesak langile klasearen aurkakoak direla salatu du eta manifestazioak eta “kontra-kunbre” bat antolatu dituzte Bilbon, Miarritzen eta Irunen datozen asteetan.