Skip to main content

Bilbo

Bizkaiko pentsiodunak hauteskundeei begira jarri dira

2019-02-18
Bizkaiko pentsiodunak hurrengo hilabeteetan deituta dauden hauteskunde sortari begira jarri da. Edozein alderdik irabazita ere, kalean jarraituko dutela ziurtatu dute, baina horren aurretik ere lanean segitzeko beharra azpimarratu dute. Horregatik Hego Euskal Herriko pentsiodunen delegaritza batek Madrilera bidaiatuko du datorren astean talde parlamentarioekin biltzeko hauteskundeen aurretik eta gauza bera egingo dutela iragarri dute Gasteizko parlamentuko indar politikoekin. Bestalde, martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiten dutela adierazi dute gaurko elkarretaratzean, pentsiodunak emakumeekin daudela nabarmenduz.
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hitzarmen duina lortzeko borrokan jarraitzen dute sindikatuek

2019-02-18
Menpekotasun egoeran gero eta jende gehiago dagoela adierazi dute eta zerbitzua ezinbestekoa dela. Sorospen arloari dagokionez, handitzen doan kolektiboa dela adierazi dute eta babes maila gutxitzen ari dela. 5 urte daramatzate soldatak izoztuta eta lan eskubideen galerarekin eta urtebete baino gehiago greba eta mobilizazioekin. Negoziazio mahaietan malgutasuna gelditzea eskatzen dute eta laneko bajak onartzea eta baita istripuen %100a lan istripu bezala aitortzea ere. ELA, LAB, UGT ETA USO sindikatuek greba egun gehiago deitu dituzte prentsaurrekoan
Sindikatuak presoen eskubideen alde elkartu dira Bilbon

2019-02-15
ELA, LAB, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta ETXALDE sindikatuek elkarretaratzea egin du Espainiako Gobernuaren Bilboko egoitzan presoen eskubideak defendatzeko. Abenduan agindu zuten bezala, hilero azken ostiraletan egingo duten mobiliziazioa da. Gradu progresioa, dispertsio politikaren amaiera eta preso gaixoen etxeratzea aldarrikatu dituzte.
Sinadura bilketa masiboa martxan dago erlijio irakasgaia ikastetxeetatik ateratzeko helburuarekin

2019-02-15
Ekimenaren helburua erlijio ikasgaia Euskal Herriko ikastetxeetatik ateratzea da. Azken urtean egindako ildo ideologikoen berrikuspenaren ondorioa da. Berrikuntza bezala, gune erlijiosoetako agintariekin eztabaida mahaiak zabalduko ditu LAB sindikatuak. Dinamika honen baitan Eskola Publiko Komunitarioaren parte izateko ikastetxeek bete beharreko ezinbesteko irizpideak zehaztu ditu, eta irizpide horien baitan hezkuntzaren izaera laikoa agertzen zaigu. Hala ere, irakasgai honetako irakasleengandik kendu nahi dute fokua
Baskonia, Koparen bila Madrilen

2019-02-15
10 urte eta gero, Baskoniak Kopako titulua irabazi nahi du berriz. Gasteiztarrek Shengelia, Granger eta Garinoren hutsuneak izango dituzte, baina Euskal Herritik joandako hainbat zaletuen babesa jasoko dute. Perasovic-en mutilen lehen aurkaria Badalonako Joventut izango da. Katalanek goi mailako jokalariak dituzte, euren artean, Laprovittola, Marko Todorovic edo Xabi Lopez-Arostegi getxoztarra.
Oriol Junqueras: "Preso politiko bat naiz, Kataluniaren independentziaren alde lan egitea ez da delitua"

2019-02-14
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren bigarren egunean, Oriol Junquerasek eta Joaquin Fornen deklaratu dute. Ikusmin handia sortu dute biek. Fornek, urriaren 1ean izandako bortizkeria, Espainiako segurtasun indarrei egotzi die. Bestalde, Junquerasek, soilik bere abokatuaren galderei erantzunez, "indefentsioa" salatu, bere burua "preso politikotzat" jo du eta "erreferendumean bozkatu zein independentziaren alde modu baketsuan lan egitean ez dagoela" deliturik azpimarratu du.
 
bannerra

bannerra