Skip to main content

Bilbo

Euskaltzaindiak eta Bilboko udalak euren lankidetza-hitzarmena berritu dute

2019-02-25
Euskara eta euskal kultura sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilboko Udalak eta Euskaltzanidiak. Udalak 35.500 euroko diru-laguntza emango dio Euskaltzaindiari eta Euskaltzaindiak, Udalari aholkuak emateaz gain, Bilborekin eta euskararekin lotura duten pertsonaien lanak eta biografiak argitaratzeko konpromisoa hartzen du akordioaren bitartez.
"Bilbaopoesia" literatur jaialdiak poeta entzutetsuak bilduko ditu

2019-02-25
Martxoaren 7an hasiko da 20. edizioa Darío Jaramillo, Antonio Carvajal eta Antonio Lucasen errezitaldiarekin. Bidebarrieta Kulturguneak urtero poesiarekin duen topaketa handia da, jada finkatua dagoena. Errezitaldiak, musika, egileekintopaketak eta Zazpi Kaleetako geltokian bi poesia hamarkada hauen erakusketa-labrupena barnebilduko ditu. Emakume poeta belaunaldi berriak ere izango du tartea martxoaren 11an.
La Polla Records punk talde gasteiztarra bueltan da

2019-02-22
Aguraingo taldeko 3 kide batu dira sortu zutenetik 40 urte pasatu ondoren. Usurbilen aritu dira diskoa grabatzen. Evaristo Páramos, Manolo Garcia eta Abel Muruarekin batera egongo da eskenatokietan. Antza denez, Gatillazo taldeko gitarra eta bateriak lagunduta egongo dira gira berri honetan. Paramos buru duen taldea duela 16 urte urte desegin zen, eta, Euskal Herrian ezagunenetakoa izan den musika taldea bueltatuko da. Naiz-en arabera, La Polla Recordsek nazioarteko bira bat egingo du, gutxienez, zortzi herrialdetan barrena. Momentuz ez dute xehetasun gehiago eman.
Memoria Eraikiz ikuskizunak indarkeria matxistaren 28 biktimen ahotsak plazaratuko ditu Bilbon

2019-02-22
Mugarik gabe elkarteak eta Hortzmuga Teatroa antzerki konpainiak bultzatua, proposamen artistiko honek indarkeria matxistak sortzen dituen sentsazioetan jarriko du indarra, biktimen istorio pertsonaletan baino. Ordu erdiko paseak egingo dituzte Bilboko Areatzan jarritako karpan, ostiraletik igandera bitartean, hilak 22, 23 eta 24an, alegia.
21. Korrikaren unitate didaktikoa osorik sarean landu daiteke

2019-02-22
Abusu ikastolan egin dute unitatearen aurkezpena. Osorik “online” lantzeko aukera izango da lehen aldiz, baina paperean deskargatzeko moduan ere ipini dute webgunean. Iñaki Zapirain Orereta ikastolako irakaslea izan da sortzailea. Hezkuntza formalaren etapa guztiak hartzen ditu, Haur Hezkuntzatik 18 urtera bitartean. Irakasleei eta ikasleei zuzendutako atala dago. Orain arte erabili diren ariketak beste formatu batean lantzea da berrikuntza. Gainera, ikasleen elkarlana bultzatzen du.
Bilbobusek bi autokar elektriko gehiago izango ditu

2019-02-22
Sei dira dagoeneko Bilbobusen flotak dituen autobus elektrikoak bi hauek gehituta eta horiekin batera, beste bi hibrido daude. Alfonso Gil mugikortasun zinegotziak hiritarren osasuna hartu du neurriaren helburu nagusitzat eta, aditzera eman duenez, hurrengo 10 urteetan 120 ibilgailu berriztatuko ditu Udalak.
 
bannerra

bannerra