Skip to main content
bannerra

Bilbo

Ola Maciejewska-k, artista Poloniarrak, 'Loie Fuller: Research' lana aurkeztu du

2018-11-08
Azkuna Zentroak antolatzen duen ‘Elipsiak’ arte eszenikoen zikloaren baitan Ola Maciejewska, artista Poloniarra, Loie Fuller: Reseach lana aurkeztu du.
Gorenari bankaren alde egotea egotzi dio Kaleratzeak Stop plataformak

2018-11-08

Espainiako Auzitegi Gorenari bakuen alde egotea leporatu dio Kaleratzeak Stop plataformak, Bilbon egindako elkarretaratzean. Etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatu dute, hipoteken zergen inguruko auzian, Gorenak finantza erakundeen interesen alde egin duen aste berean. Asteartean, Goreneko osoko bilkurako hamabost epailek bankaren alde egin zuten, eta bezeroen alde hamahiruk. Bi egunez bilduta egon ondoren hartu dute erabakia eta Gorenak berak bertan behera utzi du bi aste lehenago ebatzi eta martxan jarritako doktrina.

Presio handiak izan dira Goreneko epaimahaiarenganako. Alde batetik, bankuek ez diete orain arteko dirutza bueltatu nahi bezeroei, eta argudiatu dute legea bete baino ez dutela egin. Bestetik, Espainiako Ogasun ministroak epaia baino lehen iragarri zuen, zerga bankuen bizkar jarriz gero, azken finean, autonomia erkidegoek itzuli beharko lieketela dirua kaltetuei 5.000 milioi euroko faktura. Unidos Podemosek, bere aldetik, herritarrak kalera ateratzeko eskaria egina du. Badirudi, beraz, herritarren balizko presioak eduki duela pisurik txikiena.

Ebazpen horren ondoren, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du legea aldatuko duela hipoteken zerga bankuek ordain dezaten. Ostegun honetan Ministroen Kontseiluan hartzekoa den erabakia bezperan iragarri du Sanchezek.

Espainiako Diputatuen kongresuko EH Bilduko ordezkari Marian Beitialarrangoitia oso kritiko agertu da Sanchezen hitzekin. Herritarren mesederako neurriak berandu datozela adierazi du eta ez dutela egoera injusturik iraultzen.

Hego Euskal Herrira etorrita, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da zerga hori ordaintzen, baldin eta erositako etxea bizitoki nagusia bada. Nafarroako Ogasunak, berriz, ardura hipotekarioaren %0,5 kobratzen du, eta bezeroek ordaintzen dute, ez bankuek. Edonola ere, Nafarroako Gobernuak aste honetan iragarri du berrikusi egin nahi duela bankuek zergea ordaintzeko aukera.

Estatu Batuetako "MidTerm" hauteskundeen analisia Ion Ansa eta Mikel Zubimendirekin eta Gure Esku Dagoren Donostiako galdeketaz erreportajea

2018-11-07
Bozak jarri ditugu Bidegurutzean: Estatu Batuetako legealdi erdikoak eta Gure Esku Dagok azaroaren 18rako estatus politikoari buruz antolatutakoak.
Josu Urrutiak ez du presidente gisa jarraituko, abenduaren 27an hauteskundeak izango dira Athletic-en

2018-11-07
Kasik zortzi urteren ostean, Josu Urrutiak ez du presidente gisa jarraituko. Horrekin batera, talde zuri-gorriaren hauteskundeak abenduaren 27an izango direla iragarri du lekeitiarrak. Denboraldi hauetan, Athletic-ek Superkopako eta emakumezkoen Ligako tituluak irabazi ditu, Kopako 3 final jokatu, Europa Leagueko beste bat eta bost aldiz sailkatu da nazioarteko txapelketetarako.
Iñigo Cabacasen familia suminduta agertu da fiskalak ez duelako deliturik ikusten

2018-11-07
Suminduta azaldu dira Iñigo Cabacasen gurasoak Pilar Gimenez fiskalak Basauriko gaztearen heriotzan “deliturik ez duela ikusten” ondorioztatu ostean. Epaiketa azken fasean sartu da, sesio bakarra falta da, eta gaurkoan John Finnie Eskoziako polizi ohia epaiketan ikuskatzaile lanak egiten egon da. Bere esanetan, horrelako kasu gehiago ez gertatzeko, “kontrolerako mekanismo gehiago” izan beharko lituzke poliziak.
Beste taldeetako musikariekin batera, Iñaki Ortiz de Villaba 'Modus Operandi' taldea sortu du

2018-11-07
Vendetta, Betagarri edota Laurobako musikariek osatzen dute, besteak beste, ‘Modus Operandi’. Taldekide guztien agendak bateratzea zaila izan da baina urte eta erdiko lanaren ostean kalean dute jada lehenengo lana, izen berekoa. Zuzenean ikusteko aukerak izango dira, azaroan konfirmatu ez dituzten bi gaztetxeetan, Iruñean abenduaren 1an eta Durangoko Azokan.
 
bannerra

bannerra