Skip to main content

Bilbo

"Kolonizatzaileak zuritzea" leporatu diote Filipinetako herritarrek Elkanoren inguruko film euskaldunari

2019-11-13
Elkano: Lehen mundu bira film euskaldunak hautsak harrotu ditu azken egunotan. Estreinutik lau hilabete pasa direnean, polemika sortu da Filipinetan, bertako Crystal Sky Multimedia banatzaileak pazifikoko herrialdeko zinemetan estreinatuko duela iragartzean.
Bizikletaren erabilera sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

2019-11-13
Bizkaiko Foru Aldundiak ``Bizkaitik mugitu, nola egin dezakegu?´´ jardunaldiak antolatu zituen pasaden asteazkenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Jardunaldi hauetan, Bizkaiko hainbat udalerritako 40 alkatek eta udal-teknikok hartu zuten parte entzule moduan, Europan jada martxan dauden planak ezagutzeko.
Gizarte bazterkeria jasaten duten pertsonen errealitatea landuko dute Homeless zinema jaialdian

2019-11-12
Bizitegi elkarteak antolatzen duen jaialdia da hau. Bertan, gizarte bazterketa pairatzen duten jendearekin lan egiten dute.
Iñigo Muguruzari omenaldia egingo diote abenduaren 17an Bilboko Kafe Antzokian

2019-11-12
Kortatu, Delium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi eta Lurra taldeko musikaria izan zen Iñigo Muguruza, Irailaren bostean hil zen esklerosi anizkoitzaz jota 54 urte zituelarik. Sei taldetan aritu ostean, 2017an Lurra taldea utzi behar izan zuen, sufritzen zuen gaitzagatik. Ordea, bere azkenengo lan musikala Hiru Leike izeneko bikotea izan zen, honetan gitarra distortsionatua jotzen zuelarik.
Koalizio-gobernua osatzeko akordioa egin dute PSOEk eta Unidas Podemosek Espainian

2019-11-12
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesiasek gobernu-akordioa izenpetu dute Espainiako Kongresuan. Gobernu aurrerakoia osatzeko bidea irekitzen duen akordioa dela adierazi dute, baita lurralde krisiari aurre egiteko ere. Dirudienez, indar subiranisten abstentzioa beharko du Sanchez-ek presidente izateko.
Mexikok asilo politikoa eman dio Evo Moralesi

2019-11-12
Mexikoko hegazkin ofizial batean eraman dute Boliviako presidente ohia. Horrela, Andres Manuel Lopez Obradorren eskaintza onartu du Evo Moralesek.
 
bannerra

bannerra